"X zero kanpaina " Gasteizen bidezko merkataritza- ustatzen
Asteazkena,29 urria 2014Bidezko merkataritzak urteak daramatza gure hirian oihartzuna izaten, Bidezko Merkataritza-Partzuergoak sustatzen dituen hainbat ekimenen bitartez. Partzuergo hori, hain zuzen ere, Medicus Mundi Araba, Oxfam Intermon eta SETEM Hego Haizea GGKE-ek osatzen dute, eta Gasteizko Udalaren babesa du.
Partzuergoaren helburua sentsibilizatzea eta bidezko merkataritza ezagutzera ematea da, eta horregatik, estrategia horren baitan, Udala pixkanaka bidezko merkataritzaren irizpideak barne hartuz joan da, Udalaren hainbat zerbitzu nahiz herritarrak informatu eta prestatu dira, eta duela gutxitik, hiriko dendariak ere bai. Helburu hori lortzeko, Partzuergoak hainbat jarduera sustatu ditu. Batetik, Udalak berak Bidezko Merkataritza bere egin du.
Bada, adibidez, gaur egun, udal eraikinetako kafe makina guztiek eskaintzen dute bidezko merkataritzako kafea; gainera, martxan jarri diren jarduerek oso harrera ona izan dute jendearen artean, eta horrela, bidezko merkataritzak gero eta oihartzun handiagoa lortu du gure hirian. Bestetik, aukera komertzial honen inguruko informazioa eskaini zaie langileei, eta herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-kanpainak egin dira. Aipatzekoak dira, esaterako, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna, maiatzeko bigarren larunbatean, adineko pertsonen zentroetan adin guztietako pertsonentzat eskaini diren hitzaldiak eta tailerrak, antolatu diren azokak, etab.
Azken aldian, gure hiriko merkatari txikiekin ere egin dugu lan, bidezko merkataritza sustatzeko erabakigarriak direla uste dugulako. Gasteizko Udalaren Garapenerako Laguntzako sailaren, Sustapen Ekonomikorako Zerbitzuaren eta bidezko merkataritzaren partzuergoa osatzen dugun erakundeen arteko lankidetza 2012aren bukaeran hasi zen. Harrezkero, Ekintza Plan bat prestatzeko egin dugu lan, hiriko denda, kafetegi eta jatetxeetan, hau da, bertoko merkataritzan, bidezko merkataritzako produktuen eskaintza areagotzeko.
Esparru honetan jaio da aurkezten ari garen Kanpaina: Zeroz biderkatzen du: desberdintasuna, haurren ustiapena, bidegabekeria eta ingurumenerako mina. Kontsumo arduratsuaren alde egiten dugun apustuaren baitan, lehentasunezkotzat jotzen dugu tokiko eta auzoko merkataritzaren alde apustu egitea, sentsibilizazioa eta merkaturatzea biderkatzen dituen eragiletzat baitauzkagu. Hori dela eta, kanpaina honetan, hiriko establezimendu txikiekin batera egingo dugu lan. Horrela, sektoreko enpresa-erakundeek bidezko merkataritzaren balio etikoekiko konpromisoa erakusten dute, eta paper garrantzitsua dute herritarrak sentsibilizatu eta informatzeko.
Bestalde, bidezko merkataritzako produktuen salmenta dendetan oraindik normalizatuta ez dagoen arren, esan daiteke bidezko merkataritza dagoeneko ez dagoela GGKE-en saltokietan bakarrik eta beste establezimendu batzuetan ere aurki daitekeela. Herritarren artean harrera ona duten produktuak dira, eta beraz, merkataritza-aukera ona da. Gasteizko 16 establezimenduk egin dute bat Bider 0 Udal Kanpainarekin , eta bertan, beren apaletan bidezko merkataritzako produktuak dauzkaten establezimenduei oihartzuna emango zaie. Kanpaina honen leloarekin espresuki sortu den irudi bati esker identifikatuko dira. Leloa honakoa da: Zeroz biderkatzen du: desberdintasuna, haurren ustiapena, bidegabekeria eta ingurumenerako mina. Ekimena lagungarria izango da mota hobetako kontsumoarekin erlazionatuta dauden balio etikoak, ingurumenaren gainekoak eta balioa sozialak jendeari hurbiltzeko.
OHARRA: Hitzaldi bat antolatuko da kanpaina hau zabaltzeko. Hitzaldi hau Azaroaren 13an, 18:00etan Montehermoso Kulturunean. Esther Vivasek (Kontsumo arduratsuren aldeko aktibista) eta Gonzalo Donairek (Bidezko Merkataritzari buruzko jakituna) parte hartuko dute.