Urriak 18, 18.50: Letren Fakultateko sarreran Osasuna preziorik onenean kale antzerkia
Astelehena,16 urria 2017Asteazkena honetan, urriak 18, 18:50etan, Arabako Letren Fakultateko sarreran, medicusmundik “Osasuna preziorik onenean” izenburua duen musika eta antzerki ekitaldiari hasiera emango dio.
Lan hori sortu duen eta euskal herriko kaleetan hori antzeztuko duen Tirante Plataformak, Medicus Mundirekin adostuta, emanaldi honen bidez “osasun publikoa bidegabeko eta desberdina den osasunaren mesederako galtzen ari dela ” azaldu nahi du.
Egoera honen aurrean, eta pertsona gehienek osasun publiko eta unibertsalaren sistemari ematen dioten balorazioa kontuan izanik, “herritarrek babestu nahi duten zerbitzu publikoa delako”, medicusmundik adierazi du adi eta zelatan egon beharra dagoela pertsona guztiek osasun arreta izateko duten eskubideak jasaten dituen mehatxuen aurrean, globalizazioaren, politika neoliberalen eta murrizketen ondorioz arriskuan dagoelako etengabe.
“Osasuna preziorik onenean” antzerki eta musika ekitaldi hori Euskadiko medicusmundiren hiru elkarteek gauzatu duten proiektu baten parte bat da eta “Osasun Publiko eta Unibertsalaren alde. Osasun arreta izateko eskubidean dagoen ekitate-eza” izena du.
Ekitaldi hau III. Boluntariotzaren azokaren barne izango da. Azokaren egitaraua osoa irakurtzeko sakatu hemen.