Juan Luis Uriari, Osalde (Osasunaren aldeko Euskal Foroaren antolakunde kide) presidenteari, egindako elkarrizketa
Osteguna, 4 otsaila 2016Osakidetzako Osasun sailean egiten du lan baina, horrez gain, Juan Luis Uria Osaldeko presidentea da; elkarte hori Osasunaren aldeko Euskal Foroan dago, eta foro horretan zenbait antolakunde eta talde elkartzen dira osasun publiko eta unibertsalaren alde. Izatez, egun, Foroak eta medicusmundik elkarrekin egiten dute lan proiektu bat gauzatzeko eta, proiektuak, ondoko helburua du, besteak beste: euskal sektore publikoan ematen diren pribatizatze-prozesuei eta osasuna eskuratzeko aukerei buruzko ikerketa egitea. Elkarrizketa honetan, gai horri buruz eta euskal erakundeetan horren inguruan jasotzen diren erreklamazioei buruz hitz egin du.
Osasun-taldekoa zara. Euskal Osasun Zerbitzuan ematen diren pribatizatze-prozesuen berri duzu? Egia esanda, ez digute inolako informaziorik ematen. Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez dute informazio gardenik ematen prozesuen inguruan; dena dela, Madrilen, Valentzian, Katalunian edo Galizian murrizketak handiagoak dira, eta hemengoak ez dira hain garrantzitsuak. Osasuneko langileok dakiguna sindikatuen bitartez jakin izan dugu. Badakigu zer murrizketa egin diren langileen kontratazioari dagokionez, baita azken bost urteotan ez dutela lan-baldintzen inguruan ezer negoziatu ere. Gainera, ez dakigu aurrekontuak nola garatuko dituzten, ezta itunetako gastuak nola garatu diren ere. Krisiaren ondorioak nabarmenagoak izan dira alderdiren batean? Euskadin osasuneko langileen soldatetan nabaritu da gehien bat; izan ere, erosteko ahalmena % 6tik % 10era bitartean murriztu zaie. Langileen kontratazioan ere murrizketak egin dira, baina sistema osoaren finantzaketa bera da; hori dela eta, Espainiako Estatuko biztanleko gasturik handiena dugu: 2015eko aurrekontuetan 1.568 euro pertsonako aurreikuspena dugu.
Zenbait antolakundek, esaterako, Banku Mundialak, alderdi ekonomikoa erabili dute pribatizazioa justifikatzeko, bai estatu mailan bai Europa mailan, baina Foroak dio Euskadin gastua txikia dela ditugun osasun-adierazleak aintzat hartuta. Osasunean hainbat milioi euro erabiltzen dira, ez soilik eraikinetan, baita teknologian eta farmaindustrian ere. Hori dela eta, nazioarte eta nazio mailako sektore ekonomiko boteretsuenek —bankuak, aseguru-etxe handiak edo higiezinen agentziak, besteak beste— ez dute nahi osasuna sektore pribatutik at gelditzea, hots, negoziotik at. Eta Europar eta Espainiako Estatua behartzen dituzte sektorea ahalik eta gehien pribatizatzearren; kanpoko lanak pribatizatzen dituzte, adibidez, garbitegia, sukaldaritza edo segurtasuna. Kudeaketa klinikoarekin zerikusia ez duten lanak kanpora ateratzeaz hitz egiten dute. Baina, gure ustez, hori ere pribatizatzea bada, sektore pribatuari ematen baitzaio. Hortaz, zenbait baliabide publiko zorro pribatuetan gelditzen dira. Eusko Jaurlaritzako osasuneko aurrekontuak tarta bat dira, eta sektore publikoari ematen ez diozun zatia, laborategi pribatuekin eta abar ituntzen duzulako, pribatuari ematen diozu. Beraz, maila publikoan garatzen ez diren lanak dira. Donostiako Onkologikoarekiko itunari dagokionez, esaterako, Osakidetzako gaixo gehiago joan dira Onkologikora, eta Osakidetzak diru kopuru jakin bat ordaintzen du zentro horretan arreta jasotzen duen gaixo bakoitzarengatik. Gaixo batzuek Ospitale publikoan arreta jaso ahal badute ere, Onkologikora bidaltzen dituzte, eta horrek kostu gehigarri bat du. Tolosaldeako Asuncion Klinikan antzeko zerbait gertatzen da. Eskualde horretan ez dute ginekologia-obstetrizia zerbitzu publiko bat garatu, zentro pribatu bat dutelako eta horrekin ituna dutelako. Sektore publikoa ez da hobetu halako itun pribatuekin, eta horiek dira horren bi adibide. Zure ustez, noraino hel daiteke Eusko Jaurlaritza itunak egiten, zerbitzuak kanpora ateratzen eta abar? Oso eszenatoki bitxian gaude. Pribatizazioaren aldeko zenbait urrats garrantzitsu eman dituzten gobernu gehienek ezker sozialerantz jo dute eta, beraz, atzeranzko fenomenoak ematen ari dira. Gaztelan Mantxan, Madrilen edo Aragoin gertatzen ari da, dagoeneko. Kudeaketaren zenbait alderdi pribatizatzen ari zituzten, baina pribatizatzeari uzten hasi dira eta sektore publikora itzularazi dituzte. Hortaz, ikuspuntua bitxia da. Krisiak jarraituko du sektore behartsuenengan eta errenta maila hobetuko ez dituzten pertsonengan eragina izaten, baina publikoaren finantzaketa egokia duten Autonomia Erkidegoetan (esaterako, gurean, Andaluzian, Extremaduran edo Asturiasen) egoera ez da hain txarra, Europako gainontzeko herrialdeen aldean, erkidego horietan politika sozial progresistak dituztelako. Hurrengo hauteskunde orokorretan zer gertatuko den da enigma. Ikusi beharko dugu zein talde aurkezten diren, talde profesionalen eta sozialen aldarrikapen indartsuenetako bat botiken baterako ordainketa edo paperik gabeko etorkinei osasuneko zerbitzu publikoetan arreta ez egitea ezarri zuen 2012ko Errege Dekretua indargabetzea baita. Horiek guztiek ez dute inolako zentzurik, eta Espainiako Estatuan osasun publikorik ez izatea lortzea dute helburu. Eusko Jaurlaritza intsumisotzat jo zuen bere burua aipatutako Errege Dekretua betetzeko beharrari zegozkionez, baina hori ez al da sektore pribatuekiko itunen edo lehen aipatutako lan-baldintzak okerrago izatearen aurkakoa? Eusko Jaurlaritza izan zen Dekretuarekin ados ez zegoela adierazi zuen Autonomia Erkidego bakarra, baina bertan behera utzi ezin zuenez, baterako ordainketarekin egin duena izan da aurrekontu bat gaitu pentsionistei botikak ordaintzeko; bestalde, arautu gabeko egoeran dauden etorkinentzat zirkular batzuk egin ditu Osakidetzara joateko eta familia-mediku bat izateko aukera izan dezaten. Errege Dekretuaren aplikazioak sortuko lituzkeen ondorioak arintzen saiatu da; horretarako, zenbait partida berezi sortu ditu osasunean eragin handiagoa izango lituzketen alderdiak hemen aplikatu ez ditzaten. Eta, noski, etorkinek arreta jasotzen dute. Osasunaren Euskal Foroa eta beste zenbait talde adi gaude horren inguruan egon daitezkeen akatsak berehala zuzentzeko. Eta, oraingoz, Osasuneko sailburuak eta Eusko Jaurlaritzak jarrera proaktiboa dute arautu gabeko egoera dauden etorkinek arreta medikua izatearen inguruan eta pentsionistek botiken truke ordaindutakoa “gastuen ordainketa” izeneko sistemaren bitartez berriz eskura dezaten lortzeko orduan. Zer eskari egiten ditu Osasuneko Euskal Foroak pribatizazioen eta osasunaren unibertsaltasunaren inguruan? Laburbilduz, eta hasteko, EAEn pertsonen interesen aldeko politika progresista bat egin nahi bada, osasunerako eta gizarte-politiketarako finantzaketa handitu behar da. Ez dugu esaten ez dutena eman behar dutenik, baina Euskadin aberatsagoak baldin bagara herritar guztien lanari esker, azpiegiturak hobetu beharko dira, bai, baina baita osasuna eta hezkuntza ere. BPGren % 1 euskal osasun publikoa hobetzeko erabil dezatela eskatzen dugu. Hots, 3.000 eta 4.000 milioi artean erabiltzea. horri esker, adibidez, profesionalen plantilla hobetu, finkatu eta handitu ahalko genuke. Bigarrenik, sektore publikoa eta pribatua bereizi behar ditugula uste dut. Azken horrek bere gaitasunei esker bizi beharko luke, eta ez sistema publikotik jasotzen duenari esker. Bereizi beharko genituzke eta, horretarako, ondokoa proposa daiteke, besteak beste: ospitaletako eta osasun-zentroetako arduradunek eta buruek bateraezintasuna izatea arlo publikoan eta pribatuetan lan egiteko. Hirugarrenik, farmazia-gastua gutxitzea premiazkoa dela proposatzen dugu, ez hainbeste osasun-zentroetan, ospitaletan baizik. Farmazia-kontsumoa arrazionalizatzeaz ari gara, eta horrek esan nahi du herritarren artean osasun-prebentzio politikak jarri behar direla abian. Laugarrenik, herritarrek eta osasunekoek modu aktiboan hartu beharko dute parte ospitaletako eta osasun-zentroetako osasun-organo integratuetan. Ez badugu parte hartzen, ez dugu jakingo zer gertatzen den, zer egiten den gure diruarekin. Organo horietan egon behar dugu eztabaidatu ahal izateko eta kudeaketa-sistema hobetuko dituzten proposamenak eta, ondorioz, efikazia eta efizientzia hobetzekoak, egin ahal izateko. Helburua, horixe da, sistemaren efikazia eta efizientzia. Hori lortzeko, gardentasun eta demokrazia handiagoa behar dugu euskal osasun sistema publikoan.