Saltar a contenido

Lantegi interaktiboa: "Nola hezi haur zoriontsuak"

medicus mundi arabatik "Nola hezi haur zoriontsuak" izeneko lantegi interaktiboa antolatu du. Lantegia, BEGOÑA IBARROLA idazle eta pedagogoaren eskutik heldu zaigu. Ibarrolak 20 urtean lan egin du haur eta nerabeekin. Terapeuta gisa aurrera eramandako jarduera dela medio, kontakizunak idatzi ditu, txikiek beren burua hobeto ezagutzeko nahiz beren emozioak hobeto kudeatzeko.

1996az geroztik eszedentzian dago Madrilgo Erkidegoko psikologo gisa, eta idazten, ikertzen eta ikastaroak zein hitzaldiak ematen bakarrik dihardu, Musikoterapia, Adimen Emozionala eta Emozioen Heziketa gai hartuta.Badauzka 195 ipuin argitaraturik, eta idazten jarraitzen du, bai ipuinak, bai gazte-eleberriak.

Gure elkarteak partekatu egiten du Ibarrolaren azken helburua, gure adingabeak zoriontsuak izan daitezen lortzea, alegia, eta, hori dela eta, bidezko merkataritzako dendan badauzkagu haren liburu batzuk apaletan jarrita.

Horrexegatik, luxua da bera gurekin izatea egun, ordu eta leku hauetan egitekoa den lantegian:

NOIZ: Otsailak 11, larunbata, 11:00-13:00

NON: Medicus Mundi Arabaren denda (Pio XII.aren kalea, 18 behea)

Lantegira joaten direnen artean, egilearen liburu bat zozkatuko da, berak sinatua.

Helbide elektronika honen bitartez:, marian.uriarte@medicusmundi.es, etorrera baieztatzea eskertzen da.