Saltar a contenido

Alternatibak ehunduz, egin apustu Bidezko Merkataritzaren alde! jardunaldiak, Laudion

Laudioko Ipar-Hegoalde taldeak eta medicusmundi Arabak Alternatibak ehunduz, egin apustu Bidezko Merkataritzaren alde!, jardunaldiak antolatu dituzte Laudion.

Aurkeztutako 3 sentsibilizazio ekintza hauek nazioarteko ehungintza sektorearen praktikak eta hauek munduko beste herrialdeetako langileriaren osasunean eta  ongizatean duten ondorioen gaia lantzen dute. Giza Eskubideen urraketa hauen aurrean salaketa egin, ekoizpen eredu ezberdinak aurkeztu eta biztanleria eta kontsumitzaileei alternatibak eskaini nahi zaizkie. Ekintza guztiak Laudioko Kulturetxean izango dira.

Argazki erakusketa: “Egin tira… justuagoa den kotoiaren haritik”. Otsailaren 13tik 18ra. 24 argazkiren bitartez Sean Hawkey argazkilari eta kazetariak Senegaleko Kotoi Ekoizleen Federazio Nazionalak (FNPC), Bidezko Merkataritzan irizpideak erabiliz 10.000 langile eta kotoi ekoizleen lana eta lan baldintzen egoera azaltzen du. Era honetara kotoia eta arropak ekoizteko era alternatiboak aurkezten dira, nazioarteko ehungintza multinazionalek izan ohi dituzten praktiken aurrean, langileek jasaten dituzten lan baldintza penagarriak direla eta askotan salatuak izan direnak.

“Azaleko josketak – Las Costuras de la piel” dokumentalaren proiekzioa (Zine-Foroa). Ostirala, otsailaren 17an, 19:00etan. Ehungintza multinazional handi askok beraien ekoizpenaren gehiengoa indiako ekialde-hegoaldeko “paradisuan” kokatu dutela azaltzen du dokumental honek eta nola bertako biztanleria pobretuak, eta batik bat legearen babesik ez duten emakumeak, bertan ezegonkortasun eta lan baldintza penagarriak jasaten dituzten. 

Arropa birziklatze sormen lantegiak Truca-Rec elkartearen eskutik. Larunbata, otsailaren 18an, 10:00-13:00etara. Arropen neurrigabeko kontsumoaren aurrean alternatiba bat gure jantzien bizi-iraupena luzatzea da. Lantegi honetan parte hartzaile bakoitzak diru-zorro edo poltsatxo bat sortuko du birziklatutako ehun-gai ezberdinen bitartez. Aurretik izen ematea beharrezkoa (PLAZA MUGATUAK): 945 288031 / alava@medicusmundi.es