"Alternatibak ehunduz, egin apustu Bidezko Merkataritzaren alde!" Sentsibilizazio jardunaldiak Zuian
Asteazkena,15 otsaila 2017Zuia Naturala Elkarte Ekologikoa, Zuiako Udala eta medicusmundi Arabak Alternatibak ehunduz, egin apustu Bidezko Merkataritzaren alde!, jardunaldiak antolatu dituzte Murgian.
Aurkeztutako 3 sentsibilizazio ekintza hauek nazioarteko ehungintza sektorearen praktikak eta hauek munduko beste herrialdeetako langileriaren osasunean eta ongizatean duten ondorioen gaia lantzen dute eta baita ingurugiroan duten inpaktua. Giza Eskubideen urraketa hauen aurrean salaketa egin, ekoizpen eredu ezberdinak aurkeztu eta biztanleria eta kontsumitzaileei alternatibak eskaini nahi zaizkie. Ekintza guztiak Murgian izango dira.
Programatutako EKINTZAK:
1.- Argazki erakusketa: “Egin tira… justuagoa den kotoiaren haritik”. San Martin kalea 6, beheko lokaletan.
-Osteguna eta ostirala otsailaren 23 eta 24ean 19:00etatik 21:00etara. -Larunbata, otsailaren 25ean 13:00etatik 15:00era eta 19:00etatik 21:00etara. -Igandea, otsailaren 26a 12:00etatik 15:00era.
24 argazkiren bitartez Sean Hawkey argazkilari eta kazetariak Senegaleko Kotoi Ekoizleen Federazio Nazionalak (FNPC), Bidezko Merkataritzan irizpideak erabiliz 10.000 langile eta kotoi ekoizleen lana eta lan baldintzen egoera azaltzen du. Era honetara kotoia eta arropak ekoizteko era alternatiboak aurkezten dira, nazioarteko ehungintza multinazionalek izan ohi dituzten praktiken aurrean, langileek jasaten dituzten lan baldintza penagarriak direla eta askotan salatuak izan direnak.
2.- Arropa birziklatze sormen lantegiak Truca-Rec elkartearen eskutik. Larunbata, otsailaren 26an, 10:00-13:00etara, Zuiako udaletxean.
Aurretik izen ematea beharrezkoa (PLAZA MUGATUAK): 945 288031 / alava@medicusmundi.es
Arropen neurrigabeko kontsumoaren aurrean alternatiba bat gure jantzien bizi-iraupena luzatzea da. Lantegi honetan parte hartzaile bakoitzak diru-zorro edo poltsatxo bat sortuko du birziklatutako ehun-gai ezberdinen bitartez.
3.-“Azaleko josketak – Las Costuras de la piel” dokumentalaren proiekzioa (Zine-Foroa). Igandea, otsailaren 26an, 19:00etan Ezti Museoan.
Ehungintza multinazional handi askok beraien ekoizpenaren gehiengoa indiako ekialde-hegoaldeko “paradisuan” kokatu dutela azaltzen du dokumental honek eta nola bertako biztanleria pobretuak, eta batik bat legearen babesik ez duten emakumeak, bertan ezegonkortasun eta lan baldintza penagarriak jasaten dituzten.
Ekimen hau Arabako Foru Aldundiak finantzatu du eta arabako beste herri batzuetan ere burutuko dira ekintza hauek.