Bioalaik, Bionekazaritzak eta Zentzuz Kontsumituk ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENAK gonbidatzen zaituzte
Astelehena,27 martxoa 2017Zertaz ari gara elikadura-burujabetza aipatzen dugunean? Bada alternatiba errealik egungo elikadura-ereduaren ordez? Bada posiblea elikadura osasuntsuago bat, ingurumena gehiago errespetatzen duena eta ekoizle zein kontsumitzaileen eskubideez gehiago arduratzen dena? Galdera horiei, besteak beste, saiatuko da erantzuten 2017. urtean zehar ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENAK bideoforuma, Bioalaik, Bionekazaritzak eta Zentzuz Kontsumitu partzuergoak (Mugarik Gabek, Setem Hego Haizeak eta medicusmundi Arabak osatutakoa) abian jarri duten ekimena.
Hitzorduak hil bakoitzeko azken asteazkenean izango dira, eta haietako lehena MARTXOAREN 29ko 18:00etan dago jarrita, Bioalairen egoitzan, Txalaparta kaleko 23.ean
Oraingoan, dokumental bat proiektatuko da, TIPI TAPA EN jasangarriagoak diren bizimodu batzuetarantz hazi, eta tokiko esperientzia bat emango da ezagutzera, gizarte-bazterketaren aurkako borroka elikadura-burujabetzaren aldeko apustuarekin lotzen duena. Bideoa Tipi-Tapa, bagoaz! kanpainaren barrua egindakoa da. Hainbat gizarte-antolakundek, GGKEk, sarek eta sindikatuk parte hartzen dute kanpaina horretan, hain zuzen, egungo garapen-ereduaren ordezko alternatibak bilatzea beharrezkotzat jota.
Kanpainaren xedea da debaterako eta praktiketarako espazioak sortzea, giza garapen ekitatibo eta jasangarri baterantz bideratu behar direnak, lau ardatz estrategikotan oinarri harturik: elikadura-burujabetza; ekonomiaren birlokalizazioa; energia-eredua; eta zainketak. Manifestu baten bidez, erakunde publikoei zuzendutako proposamenak eta aldarrikapenak ere barne hartzen ditu, bizi-estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte-eredu baterako trantsizioan lagun dezaten, pertsonen, herrien eta naturaren artean errespetuzkoak, ekitatiboak eta solidarioak diren harreman eta praktika politiko, ekonomiko, sozial eta kultural batzuk eraikitzearen aldeko apustua eginda.
Bideoforum-saioaren aurretik, clown-emankizuna egongo da Adurtzako kaleetan, Bioalaitik hurbil. Umorearen eta ikuskizunaren bidez, Oihulari Klown taldekoek bizi-alternatiba posibleen inguruan gogoeta egitera gonbidatuko dituzte gasteiztarrak.