“Gazteek indarkeria matxistari aurre egiten” II. lehiaketa antolatu du
Ostirala, 7 apirila 2017MedicusMundi Gipuzkoak IKD GAZtErekin batera, “Gazteak indarkeria matxistari aurre egiten” lehiaketako bigarren edizioa jartzen du martxan. Lehiaketa honen bitartez, gazteriaren artean indarkeria matxista adierazten duten espresioak identifikatu eta horiekin amaitzea da helburua.
Bigarren edizio honetan, lehiaketa adierazpen matxistak identifikatzera eta horien eraldaketara dago bideratua. Hau da, gaur egun gure testuinguru eta egunerokotasunean nabariak diren adierazpen horiek identifikatu eta horien aurrean jarrera egokia zein litzatekeen adieraztean oinarritzen da.
Horregatik, lehiaketa galdera batean dago oinarritua: Nola egingo zenioke aurre adierazpen matxistari? Galdera horri erantzuteko, aurretik esan bezala, adierazpen bat hautatu eta horri aurre egiteko modu bat bilatu beharko da. Espresio horiek, alor familiarrekoak, sozialekoak, lan arlokoak etab, izan daitezke.
Lehiaketan 18-25 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte, Gipuzkoan, ikasi, bizi zein lan egiten dutenek hain zuzen ere.
Oinarri guztiak @Jovenesdesafiandolaviolenciamachista Facebookeko orrialdean kontsulta daitezke.