Crowdfunding kanpaina abiatu dugu, Guatemalako osasun-etxe batentzat materiala erosteko asmoz
Asteartea,18 apirila 2017– medicusmundi bizkaiak finantziazio-kolektiboan oinarritutako proiektua abiatuko du apirilean, El Reposo herrian osasun-etxe bat egokitzeko helburuarekin. 40 eguneko epea egongo da 3500 euro lortzeko.
– Jarduera nagusi bi egongo dira: apirilaren 28an Bilboko Hika Ateneoan “Guatemalarekin Elkartasun Ahotsak” jardunaldia eta apirilaren 30ean Getxoko Fadura Kiroldegian “Lau ordu solidario” igeriketa- saioa, Ur Basque Peoplek bultzatuta.
medicusmundi bizkaiko boluntarioek crowdfunding edo finantziazio kolektiboan oinarritutako kanpaina abiatu dute gaur, apirilak 18. Kanpainaren helburua honakoa izango da: Guatemalako El Reposo herriko osasun-etxea egokitzea eta materialez hornitzea. El Reposo herria Quetzaltenango departamenduko hegoaldean dago, eta 3709 biztanle ditu, zazpi komunitate ezberdinetan banatuta. Gaur egun udalerriak osasun-etxe txiki bat dauka, mediku eta erizain batekin, baina osasun-material falta handia dutenez, herritarrek 46 kilometrora dagoen ospitalera joan behar dute, horrek eragiten duen denbora eta diru-galerarekin.
Proiektu honen erronka osasun-etxearentzat 3500 euro lortzea da, beharrezkoa duten materiala erosteko: josturak egiteko materiala, pisu pediatrikoak, ginekologoarentzako esku-oheak, txertoak gordetzeko hozkailuak eta abar.
Hori guztia lortzeko, crowdfunding edo finantzio-kolektiboan oinarritutako diru-bilketa egingo da. Norbanako edo talde guztiek euren diru-ekarpenak egiteko aukera dute Kukumiku izeneko plataformaren bidez, eta 40 eguneko epea egongo da.
Ekarpenak web orri honen bidez egin beharko dira:
https://www.kukumiku.com/proyectos/salud-derecho-guatemala/
Apirilaren 28an, “Guatemalarekin elkartasun ahotsak” Hika Ateneoan
Horrez gain, proiektu honekin lotuta, boluntario-taldeak jarduera bi antolatu ditu. Apirilaren 28an, ostirala, “Guatemalarekin elkartasun ahotsak” jardunaldia ospatuko da Bilboko Hika Ateneo kulturgunean. Egitarau erakargarria izango dugu.
19:00etan “El derecho a la salud en Guatemala” mahaingurua hasiko da, eta honakoek parte hartuko dute: Elena Rodríguez (OPIK, Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko EHUko ikerketa-taldeko kidea) eta Asier Alberdi (medicusmundi bizkaiko boluntarioa eta Guatemalan erizain lanak egindakoa).
Solasaldia eta gero, hiru ikuskizun-kontzertu ikusteko aukera izango dugu:
- Arymux ikuskizuna, zeinu hizkuntza, dantza, bertsoak eta musika elkartzen duen saioa.
- HdH rock taldearen kontzertua.
- Vinagre de Moderna taldearen kontzertua.
Jardunaldi osoan zehar Guatemalako artisautza eskura egongo da, zozketak egingo dira eta abar.
Apirilaren 30ean, “lau ordu elkartasunez” Getxon
Asteburu horretan bertan, bigarren jarduera bat izango dugu, kasu honetan, Getxoko Fadura kiroldegian. Ur Basque People taldeak igeriketa-saioa antolatu du crowdfunding proiektuarentzat dirua batzeko, “Lau ordu elkartasunez” izenburupean. Goizeko 10:00etatik 14:00ak arte, hainbat modalitate egongo dira: errelebo solidarioak (100×100), familiak (partehartzaile bakoitzak 25 metro egin beharko du gutxienez), igeriketa jarraitua (lau ordutan 200 kilometro egitea izango da erronka), 0 kalea (igeri egin barik dohaintzan parte hartu nahi dutenentzat).
Izena emateko:
– Honako galdetegia bete: https://goo.gl/forms/xpgiRVlWP0cQdbJ33
– Hamar euro sartu medicusmundi Bizkaiak Laboral Kutxan duen kontu korrontean: ES95 3035 0064 25 0640073228
– Ziurtagiria honako helbidera bidali: elkartasuna@urbasquepeople.eus