Saltar a contenido

k Elikadura-Burujabetzaren aldeko asteazkenak bideoforuma, datorren maiatzaren 31an

Zertaz ari gara elikadura-burujabetza aipatzen dugunean? Bada alternatiba errealik egungo elikadura-ereduaren ordez? Bada posiblea elikadura osasuntsuago bat, ingurumena gehiago errespetatzen duena eta ekoizle zein kontsumitzaileen eskubideez gehiago arduratzen dena? Galdera horiei, besteak beste, saiatuko da erantzuten 2017. urtean zehar ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENAK bideoforuma, Bioalaik, Bionekazaritzak eta Zentzuz Kontsumitu partzuergoak (Mugarik Gabek, Setem Hego Haizeak eta medicusmundi Arabak osatutakoa) abian jarri duten ekimena.

Oraingo hitzordua,:MAIATZAREN 31n, 19:00etan, Non? Bioalairen egoitzan,(Txalaparta, 23).

 

BIDE BERRIAK dokumentala proiektatuko dugu. Dokumentalak baserri-aldeko eta hirietako biztanleak sentsibilizatzea ditu helburu, neoliberalismoaren kontra dauden mugimendu nekazarien eta herrien elikadura burujabetzaren aldeko borroken inguruan. Mugimendu sozialen eta nekazarien arteko aliantzak sendotzen ari dira, lekuko alternatiben eraikitzearen bitartez komunitateen garapena ahalbideratzen dutenak.Ondoren Unai Arangurenek, EHNE Bizkaia eta Vía Campesina-ko kideak “NOLA BERRESKURADEZAKEGUN BERTAKO ELIKAGAIEKIN OSANSUNTSU ELIKATZEKO ESKUBIDEAz” hitz egingo digu.