medicusmundi Judimendiko Jaiak-etako (2017) Kulturarteko eta Dibertsitatearen aldeko Astean parte hartuko du
Astelehena,19 ekaina 2017medicusmundi Araba lehen aldiz Judimendi auzoko Jai Batzarrak eta auzoko kolektibo eta elkarte ezberdinek antolatutako jai proposamen alternatibo honetan parte hartuko du, Gasteizko auzo jai ospetsu eta jendetsuenetako ohiko jai programa osatuz.
Bizikidetza eta adin eta jatorri ezberdinetako bizilagunen artean interrelazioak sustatzeko helburua duen aste honetan, medicusmundik asteazkenean, ekainaren 21ean, 17:30etatik aurrera Sefarad plazan, osasun eskubidearen aldeko bi aldarrikapen ekintza proposatzen ditu: graffiti kolaboratibo baten elaborazioa Fill in Culture kolektiboaren eskutik eta “Osasuna Preziorik Onenean” kale antzerkiaren aurkezpena Platafoma Tirateren eskutik.
Ondoren, Bidezko Merkataritza-ko gaileta eta kakaoarekin hornituko den txokolatada hotza eskainiko da. Bildutako dirua ruandan 400 emakume baino gehiagoz osatutako eta Kamonyi landa barrutian kokatuak dauden 7 kooperatiben emakume hauen eskubide eta autonomia ekonomikoaren alde, medicusmundik 2005.urtetik akonpainatzen duen lanera bideratuko da.
Emakume hauek, alfabetatu, nekazaritza eta artisautzan trebatu eta eskubideetan hezitu ondoren beraien herri eta familietan ahotsadun pertsona eraginkorretan bilakatu dira. Emakume hauek beraien herri eta familietan lidergo rolak indartu eta osasun eta egoera sozioedukatiboa hobetzeko borrakan jarraitu nahi dute.
Era honetara, medicusmundi Araba Judimendi auzoaren ospakizunekin bat egiten du. Elkartearen presentzia auzo honetan ia duela 10 urte hasi zen, bertan Bidezko Merkataritzako denda espezializatua ireki eta gero. Ekimen hau gure elkartearen 50. urteurrenaren ospakizunen baitan kokatzen da.
Jai giroan aldarrikapen ekintza hauen alde prte hartu eta ruandako ehundaka emakumeen borrokei lagundu!