Elkarrizketa Beatriz Velardiez Modroño Mujeres para la Salud elkarteko komunikazio-arduradunarekin: “Funtsezkoa da genero-ikuspegi feminista bat sartzea emakumeen osasunaren gainean hartzen diren neurrietan”
Asteartea,28 maiatza 2019
Bolada batean ari gara entzuten gelditzeko iritsi dela, feminismoaren laugarren olatuaren aurrean gaudela; haziz-haziz joan den mugimendu bat, hemen ez ezik, mundu guztiko hainbat herrialdetan ere bai. Espainiako estatuan, mobilizazio handiak bizi izan dira, abortatzeko eskubidearen alde 2013an, askatasunaren trena 2014an, estatu-mailako Azaroaren 7ko Martxa 2015ean, edo azkenaldiko greba feministak, 2018 zein 2019ko martxoaren 8an. Ez zen harritzekoa, beraz, eta duela gutxiko hauteskunde orokorren hitzordu garrantzitsuari begira, feminismoa berriz ere mobilizatzea, fundamentalismoen aurrerakadaren aurrean, nagusi den giro politiko suminduaren aurrean, eta emakumeen eskubideetan atzerakada gertatzeko arriskuaren aurrean. Guztira, 137 kolektibok izenpetu zuten manifestu bat joera feministako hainbat proposamen jasota, enplegua, zaintza, pentsioak, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, sexualitatea, kontsumoa, mugak edo laikotasuna gai hartuta.
Manifestu horrek izenpetu zutenetako bat Mujeres para la Salud elkartea izan zen («Osasunaren aldeko emakumeak»). Hauteskundeen emaitzak mahai gainean ditugula jada, eta maiatzaren 28ko Emakumeen Osasunaren aldeko Ekintzaren Nazioarteko Egunaren harira, Beatriz Velardiez Modroñorekin, elkarteko komunikazio arduradunarekin, hitz egin dugu, manifestuan aipatzen ziren osasun-neurriez hitz egiteko, bai eta hasteko dagoen legegintzaldian neurriok abian jartzeko aukeraz ere.