Ekuadorko Amazoniako emakume indigenen borrokei buruzko Podcast seriea
Medicusmundi Arabak eta Medicusmundi Gipuzkoak Ekuadorko Amazonian beren gorputz eta lurraldeak defendatzen dituzten emakume indigenen borrokari balioa ematen dioten 4 podcast aurkezten dira.
Kapitulu bakoitzean erauzketa-industriak giza eskubideetan eta ingurumenean duen eraginaren funtsezko alderdiak jorratzen dira, borrokan ari diren emakumeen testigantzen bidez
SARAYAKU: "Batzuetan Davidek Goliath garaitzea lortzen du. Adibidez, Amazoniaren Ekuadorreko zatian, Sarayaku izeneko jatorrizko herri kichwak petroleo konpainia erraldoi baten aurkako auzia irabazi zuen”. Entzuteko, sakatu hemen.
KAWSAK SACHA: “Mendebaldeko zibilizazioa naturaren aurka eraiki dugu, hura menderatuz. Gure ingurunearekin beste harreman mota bat posible da ordea, eta baita beharrezkoa ere. Sarayakun “kawsak sacha” proposamena eratu dute, euren hizkuntzan “oihan biziduna” esan nahi duena.”- Entzuteko, sakatu hemen.
WAORANI, OIHANEKO JENDEA: “Ekuadorreko Amazonian jarraituko dugu, baina oraingo honetan Yasuní parke nazionalaren sakon-sakonean bizi den Waorani herria ezagutuko dugu, euren burua “oihaneko jendea” gisa izendatzen dutenak. Entzuteko, sakatu hemen.
EKOZIDIOA, OSASUN PETROLIZATUA: "Denboraldi honetako azken atalean Ekuadorreko unibertsitate girora egin dugu jauzi oihana utzita. Amazonia ahaztu gabe ordea. Oihaneko herrien bizimodua eta, batez ere, osasuna petrolio ustiaketak nola kaltetu duen aztertu baitute unibertsitateko ikerlariek. Ekozidioaz mintzo dira.” Entzuteko, sakatu hemen.
Argitalpen honi buruz
- Urtea
- 2024
- Kategoria
- Podcast