Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak
“Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin: Desparekotasun sozialak eta osasun- sistemaren pribatizazio-prozesuak” ikerketan aurkezten da. Ikerlana OPIK taldeak (UPV/EHUko Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldea) burutu du, 2014ko urritik 2016ko urrira bitartean;
Ikerlanaren laburpena euskaraz ikusteko, sakatu hemen.
OSASUN PUBLIKO ETA UNIBERTSALAREN ALDE. INEQUIDADES EN EL ACCESO A LA SALUD izeneko proiektuan barne ikertu du OPIK taldeak gai hauek Medicus Mundi Arabak, Medicus Mundi Bizkaiak eta Medicus Mundi Gipuzkoak eskatuta.
Ikerlanaren helburua da eragin politikorako tresna bat izatea, informazio zientifikoan oinarrituriko eztabaida bat sortzeko modukoa, osasunerako eskubidearen egoeraren inguruan. Euskadiko testuingurutik, abiapuntua izan nahi du determinatzaile sozialek eta osasun-sistemaren arloko pribatizazio-prozesuek izan dezaketen eragina aztertzeko, denok osasuna eskuratzeko berdintasuna izateko garaian.
Argitalpen honi buruz
- Urtea
- 2017
- Kategoria
- Ikerketak