Osasunaren Petrolizazioa. Ekuadorreko Amazoniako Ekogenozidioaren Sistematizazioa
Dokumentu honek Osasunaren Petrolizazioa: Ekuadorreko Amazoniako Ekogenozidioaren Sistematizazioa proiektuaren ondorio nagusiak aurkezten ditu.
Proiektua 2023an garatu zuten Ekuadorreko Simón Bolívar Unibertsitate andetarrak, eta medicusmundi Araba eta medicusmundi Gipuzkoa erakundeek. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketarekin, Acción Ecológica eta Fundación Desafío Ekuadorreko erakundeen laguntza ere izan du.
Proiektuaren helburu nagusia ondorengoa da: petrolio-ustiapenak Orellana, Sucumbíos, Napo eta Pastaza probintzietako amazoniar biztanlerian, bereziki emakumeengan, izandako eraginaren inguruan azken hogei urteetan (2002tik 2023ra) argitaratutako ikerketa akademiko eta herrikoien aurkikuntzak azaltzea, ezaugarritzea eta aztertzea. Sistematizazio hau interesgarria da, izan ere, gizarte- eta ingurumen-eraginak zientifikoki dokumentatzen dituen ekoizpen akademiko ugari
dagoen arren, arazoaren benetako hedadura zehazten laguntzen diguten berrikuspen sistematiko eza dago.
Gizarteari dagokionez, dokumentuak agerian uzten ditu biztanleria zaurgarriak jasandako eragin fisiko eta mentalak, aldez aurretik ikusi nahi izan ez direnak. Ikuspegi zientifikotik, petrolio-erauzketaren inguruko luzetarako sistematizazio bakarrenetarikoa da eta, gaiaren inguruan bi hamarkadetan ikertu ondoren, aurkitutako osasun-eraginak kritikoki aztertzen laguntzen du. Akademikoki, genero-ikuspegia duten ezagutzen oinarria aberasten du, emakumeen osasunean
eraginak azaltzen eta aztertzen dituelako. Azkenik, espero dugu lana salaketa eta eragin politikorako
tresna zientifikoa izatea.
Argitalpen honi buruz
- Urtea
- 2024
- Kategoria
- Ikerketak