Código de prácticas mundial sobre contratación internacional del personal de salud
Organización Mundial de la Salud (OMS).
FAMME
Gaur egun, 50 herrialdetan baino gehiagotan, Afrikan eta Hego Asian batik bat, pertsonal sanitarioaren eskasia larria pairatzen dute. Bestalde, Europako herrialdeetako gizarte zahartuetan, gorantz doa epe luzerako zainketak behar dituzten pertsonen kopurua, eta horrek osasun-arloko langileen eskaria areagotu egin du.
Lan-merkatua gero eta globalizatuagoa izanik, eskariaren igoera migrazioa eta mugigarritasuna bultzatzen ari da pertsonal sanitarioaren artean. Osasun-arloko langileak atzerrian kontratatzea barne-eskaria estaltzeko modua izan daiteke, itxuraz, baina epe luzera okerragotu egiten du pertsonal prestatuaren eskasia diru-sarrera txiki eta ertaineko herrialdeetan, baita Europan ere.
"Osasun-arloko profesionalen ihesa" deritzonak –doktore, erizain eta beste profesional sanitario batzuk alde egiteak, alegia– dauden desparekotasunak areagotzen ditu eta ahuldu egiten ditu berez ahulak badiren osasun-sistemak.
Proiektuaren helburua da tresna egokiak garatu eta partekatzea, politikak aztertzeko eta azterketa horretatik abiaturik dagokion eran jokatzeko. Batez ere nabarmentzen da Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) pertsonal sanitarioaren nazioarteko kontratazioari buruzko Jardunbideen Mundu Kodea aplika dadin sustatzea. Hain zuzen ere, OMEko kide diren Europako herrialde guztiek 2010. urtean onartu zuten kode hori.
2013 - 2016
Carlos Mediano - federacion2@medicusmundi.es
Organización Mundial de la Salud (OMS).
Guía de usuario para decisores europeos.
Personal sanitario: Carencias y movilidad internacional en la Unión Europea
5 de junio de 2014.