Saltar a contenido

"Sexualitatea, Generoa eta Garapena" ikastaroa

medicusmundi Gipuzkoa

Ikasleak beharrezko analisi-tresnez hornitzea, sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen ulerkuntza kritikorako.

Horrez gain, munduko emakumezko populazioaren zati handi batek eskubide horiek erabili ezin izatea eragiten duten faktoreak analizatzea.

2001tik, martxo bakoitzean, "Sexualitatea, Generoa eta Garapena" ikastaroa ospatzen da, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) laguntzarekin, Donostian.

Ikastaro bakoitza 2 ordu eta erdiko 12 saioz osaturik dago. Bertan, ikasleei beharrezko baliabideak eman zitzaizkien Sexu eta Ugalketa Eskubideei buruz zuten konfiantza, kontzientziazioa eta erabakitzeko gaitasuna areagotzeko eta indartzeko. Sexu eta Ugalketa Eskubideen aldeko borrokaren errealitateak eta esperientziak ere partekatu zitzaizkien, erakunde feministekin eta iparraldeko eta hegoaldeko LGTBIQ+ kolektiboarekin egindako topaketaren eta trukearen bidez.

Aldi berean, Peruko erakunde feminista batean praktika bekatuak egiteko aukera eman zitzaien, eta abuztuan, lau ikasle joango dira bertara. Oso esperientzia aberasgarria!

Ez galdu hurrengo edizioa!

Proiektu honi buruz

Hasiera data

2001 martxoak 1

harremanetan jartzeko informazioa

INFO +
www.medicusmundigipuzkoa.eus
943 40 47 40
gipuzkoa@medicusmundi.es