Saltar a contenido

"Sexualitatea, indarkeria matxistak eta zapalkuntza sistemak ikuspuntu global batetik deseraikitzen" mintegiak

medicusmundi Gipuzkoa

Donostiako unibertsitate-komunitatean gizarte-kontzientzia kritikoa sustatzea, munduko emakume guztiek sexu-eskubideak eta ugalketa-eskubideak berdintasunez erabil ditzaten eta indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea izan dezaten, tokiko borrokak eta globalak batzen dituen ikuspegi ekofeministatik.

Unibertsitateko ikasleei beharrezko analisi-tresnak – teorikoak eta praktikoak – ematea sexualitatea kritikoki ulertzeko, maitasun erromantikoa eraikitzeko eta emakumeen gorputzen gaineko menderatze-sistemak erlazionatzeko, tokiko borrokak eta globalak batzen dituen ikuspegi ekofeministatik.

Mintegi hauek, medicusmundi Gipuzkoak eta Donostiako Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), jarrera diskriminatzaile eta sexistak prebenitzeari buruz kontzientziatzen laguntzeko beharretik sortu ziren. Hori dela eta, jarrera horiei aurre egiteko estrategia eta eduki pedagogikoak eremu horrekin zerikusia duten diziplinetako etorkizuneko profesionalei eskaini izan zaizkie, hala nola Psikologiako eta HEFAko ikasketei.

Horrela, 2016tik sexualitatearen, sexu eta ugalketa eskubideen, indarkeria matxisten edo gure bizitzak gurutzatzen dituzten zapalkuntza-sistema ugarien funtsezko alderdiei buruzko topaketa eta hausnarketa gune hauek antolatzen daramagu.

Proiektu honi buruz

Hasiera data

2016 otsailak 1

Agiriak