Saltar a contenido

Gizartearen Eraldaketarako Hezkuntza-teknikaria.

osteguna,30 maiatza 2024

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Teknikari lanaldi osoko ordezko kontratua Donostiako medicusmundi Gipuzkoako egoitzan. Ekainaren 17a baino lehen aurkezteko CVa eta motibazio gutuna.

Lan egiteko herria: medicusmundi Gipuzkoako egoitza (Donostia).
Lanpostuaren azalpena: Hautatutako pertsona Gipuzkoako Medicusmundi taldean sartuko da, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza arloan.
Lanpostuaren egitekoak:
• Gizarte-eraldaketarako hezkuntzako proiektuak eta ekintzak garatzea.
• Proiektuen jarraipena eta ebaluazioa. Finantza-erakundeentzako jarraipen tekniko-finantzarioaren txostenak egitea.
• Proiektu berriak identifikatu eta formulatzea eta hainbat finantzatzaileri aurkeztea.
• Elkartearen euskarrietarako eduki elebidunak sortzea: medicusmundi gipuzkoaren web-orriak eta sare sozialak.
• Medicusmundi gipuzkoaren beste arlo batzuei laguntzea.
Profila (lanpostuaren eskakizunak):
• Unibertsitateko prestakuntza, hezkuntza-zientzietan lehentasunarekin.
• Euskara jakitea, ahoz zein idatziz. EGA, C1 edo baliokidea.
• Antzeko lanpostuan eta proiektu-zikloaren kudeaketan izandako esperientzia.
• Lankidetzari eta generoari buruzko prestakuntza.
Profila (baloratzeko moduko zenbait alderdi):
• Ingelesa jakitea.
• Euskal administrazio publikoaren deialdien ezagutza.
• Euskarri desberdinetarako edukiak sortzeko gaitasuna.
• Ekimena eta sormena.
• Taldean lan egiteko gaitasuna.
• Medicusmundin edota bestelako elkarteetan boluntario gisa ibili izana.
Kontratuaren baldintzak:
• Ordezkapen-kontratua: 11 hilabeteko iraupena.
• Medicusmundi gipuzkoaren baremoaren araberako ordainsaria.
• Lanaldi osoa (35 ordu astean).
• Lan-hastea: 2024ko iraila.
Hautagaitza aurkezteko:
Curriculuma eta motibazio-eskutitza bidali ondoko helbide
elektronikora: gipuzkoa@medicusmundi.es
Aurkezteko azken eguna
2024ko ekainak 17

Eskaintza honi buruz

Elkartea
medicusmundi Gipuzkoa