Saltar a contenido

LAN ESKAINTZA: Indiako proiektuen koordinatzailea izango den kooperantea 2025

astelehena, 5 maiatza 2025

Indiako gure proiektuetarako koordinatzaile baten bila gabiltza. Bidali CVa maiatzaren 23a baino lehen posta elektronikoz edo postaz, “Cooperante India” erreferentziarekin, medicusmundi GIPUZKOA, C/Serapio Múgica 33, behea (20016 Donostia) / gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera

Lan-eskaintza deskargatu

Medicus Mundi Gipuzkoa, Indian, emakumeen eskubideak aitortzearen alde lan egiten duten tokiko erakundeekin lankidetzan dago, egoera ahulenean dauden biztanleei lehentasuna emanez.

Hautatutako pertsona Medicus Mundi Gipuzkoako proiektuen koordinatzailea izango da.

FUNTZIOAK:

  • Medicusmundi gipuzkoarekin elkarlanean diharduten bertako erakundeak lagundu honako arlo hauetan:
    • Proiektuaren alderdi tekniko eta ekonomikoaren jarraipena eta justifikazioa egin finantzaileen eskakizunen arabera.
    • Egin beharreko lanaren kronograma betetzeko jarraipena egin.
    • Proiektuan genero-ikuspegia gehitu eta haren jarraipena egin.
  • MMGrekin elkarlanean diharduten erakundearekin harreman estua izan eta antolaketa arloan, zein arlo ekonomiko, tekniko edo politikoan sendotzeko behar duten laguntza oro eskaini.
  • Proiektuen esku-hartze eremuetara jarraipen-bidaiak egin.
  • Medicusmundi gipuzkoarekin etengabeko komunikazioa mantendu.
  • Tokiko erakunde publiko eta pribatuekin koordinatu.
  • Komunikazio eta garapenerako hezkuntza jardueretarako intsumoak sortu.
  • MMGri kontuak emateko intsumoak sortu.

BETEBEHARREKOAK:

  • Lizentziatura edo Diplomatura.
  • Ingelesa eta gaztelera ahoz eta idatziz menperatzea.
  • Tokian tokiko garapenerako proiektuak identifikatzen, formulatzen, gauzatzen, jarraipena egiten eta ebaluatzen eskarmentua izatea, Asian edota Afrikan batez ere.
  • Genero-ikuspegia ezartzen eskarmentua eta formakuntza izatea.
  • Marko logikoaren ikuspegiaren metodologia ezagutzea.
  • Ezagutza informatikoak izatea, bai eta txostenak, jarraipen ekonomiko-finantzarioak zein komunikazio produktuak burutzeko ezagutzak ere.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna eta ekimena izatea.

BALORATUKO DA:

  • GGKEetan eskarmentua izatea, lankidetzako arloan batez ere.
  • Indiako errealitatea ezagutzea.
  • Euskal lankidetza publikoaren funtzionamendua ezagutzea.

BALDINTZAK:

  • Asteko lanaldia: 35 ordu.
  • Lantokia: India.
  • Kontratu mota: lanaldi osoko lan-kontratua, medicusmundi gipuzkoako soldata baremoaren eta baldintzen arabera.
  • Laneratze-data: berehala.
  • Kontratuaren amaiera-data: 2026ko abendua (luzatzeko aukerarekin).

Interesa dutenek curriculum vitae-a bidali beharko dute 2025eko maiatzaren 23a baino lehen, emailez gipuzkoa@medicusmundi.es edo postaz (Serapio Mujika kalea, 33, behea. 20016 Donostia), “Indian Kooperante” gaiarekin.

Eskaintza honi buruz

Herrialdea
India
Elkartea
medicusmundi Gipuzkoa