Saltar a contenido

medicusmundi Navarra-Aragón-Madrid

medicusmundi Navarra-Aragón-Madrid osatzen dugunok irmo uste dugu pertsona guztien eskura egon behar duen eskubidea dela osasuna eta egunero egiten dugu lan hala izan dadin.

Ia 1.800 bazkidek osatzen dugu elkartea eta 140 bat boluntariok, gure herrian kontrataturiko langileekin batera dihardutenek, baita herrialde hauetako ordezkaritzetako eta proiektu-taldeetako langile guztiek ere: Bolivia, Peru, El Salvador, Guatemala, Nikaragua, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Mali, Ruanda, Uganda eta Senegal.

  • En Navarra

  • En Aragón

    • C/Mayor 34-36, 1ºE, 50001 (oficina) y C/ Cinco de Marzo, 5, esquina Pasaje Palafox, 50004, (Espacio Mundi) – Zaragoza.
    • nam@medicusmundi.es
    • 976 20 16 81

Proiektuak

Berriak

Kontratatutako pertsonal teknikoa

  • Diego de Paz Ballesteros Coordinación NAM
  • Ignacio Sánchez Monroy Líder de Salud
  • Natalia Herce Azanza Líder de Respaldo Social
  • Ramón Oroz Echarri Líder de Transformación Social
  • Vivan Endara Romo Captación NAM
  • Francisco José Vega Borrego Comunicación NAM
  • Natalia Suárez Gil Responsable Sede Madrid
  • Carlos Pablo Alcaine Responsable Sede Aragón
  • Naiara Cáliz Fernández Personal técnico NAM
  • Ángela Millán Fernández Personal técnico NAM
  • Maite Muñoz Marco Personal técnico NAM
  • Juana Mª Gómez Requena Personal técnico NAM
  • Carlos Mediano Ortiga Personal técnico NAM
  • Mentxu León Granell Personal técnico NAM
  • Mirian Urzaiz Martínez Personal técnico NAM
  • Helena Urzaiz Martínez Personal técnico NAM
  • Elisa de Biurrun Bakedano Personal técnico NAM
  • Idoia García Pascual Personal técnico NAM
  • Aitziber Erro Ariz Personal técnico NAM
  • Martine Castaing Britis-Betbeder Personal técnico NAM
  • Jesús Chocarro Sanmartín Personal técnico NAM

Zuzendaritza Batzordea

  • Miguel Ángel Argal Echarri

    Presidente de Honor

    1971. urteaz geroztik egon da medicusmundiri loturik, eta sei urtez Nazioarteko medicusmundiko presidentea izan da, eta zortzi urtez, medicusmundi Espainiakoa. Espainiako GGKEen Koordinakundea fundatu zuten kideetako bat izan zen, eta hango presidente-kargua bete zuen. Garapenerako lankidetzako proiektuak identifikatzeko nahiz haien jarraipena eta ebaluazioa egiteko misioak eraman ditu aurrera Bolivian, Burundin, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Txilen, Ekuadorren, Etiopian, Mexikon, Perun, Sao Tomen eta, batez ere, Ruandan. Gaur egun, Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioko ohorezko presidentea da, bai eta medicusmundi Nafarroa-Aragoi-Madrilekoa ere.

    .

  • Dori Iriarte Senosiain

    Presidenta

    Soziologian lizentziaduna NUPen, 2000. urtea; Ekonomia Sozial eta GKEen Kudeaketa Masterra (UB-2008) eta Garapenerako Lankidetzako Estrategiak, Eragileak eta Politikak Masterra (EHU- 2012); 2010az geroztik, Iruñeko  París365 jantoki solidarioko arduradun lanetan dihardu. 2009an hasi zen MMNn boluntario, erakundeko ordezkaria izanik Bidezko Merkataritzako Partzuergoan. 2010ean sartu zen Zuzendaritza Batzordean eta MM NAMeko lehendaria da 2015az geroztik.

  • Enrique Revilla Pascual

    Vicepresidente

    MMko bazkidea 1993az geroztik, nahiz eta 1983an hasi erakundearekin elkarlanean. 2015eko otsailean MM NAMeko lehendakariorde bihurtu zen. Enrique Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna da, familia eta komunitate medikuntzako espezialista eta ardurako hainbat kargu izan ditu erakundean, bere engaiamenduak hartaraturik. FAMMEko Kontseilu Betearazleko kidea da 2005eko azarotik, eta bertako idazkari izan zen 2010eko azarora arte, orduan lehendakari izendatu eta kargu horretan jardun baitu 2014ko ekainera arte. Kontseiluko aholkulari da harrezkero.

  • Alfredo Amilibia Elorza

    Tesorero

    MMko bazkidea 1995az geroztik eta MM NAMeko diruzaina 2015eko otsailaz geroztik. Ekonomilaria lanbidez, Nafarroko MMko (NAM gaur egun) zuzendaria izan da eta Nafarroako Foru Komunitateko Garapenerako Lankidetzako Kontseiluko kide. 1999az geroztik zenbait ardura postu izan du FAMMEn eta 2005eko otsailean Kontseilu Betearazleko diruzain izendatu zuten. 2013an Kontseilua utzi zuen, eta hurrengo urtean itzuli, 2014ko azaroan alegia.

  • Mirentxu Cebrián Larumbe

    Secretaria

    Erizaina 1974az geroztik, bere lan ibilbide ia osoa Urologia Zerbitzuan egin du. Boluntario gisa hasi zen MMNn, 2005ean, Boluntarioen Batzordeko kide izanik eta FAMMEko “Stop Malaria Now” kanpainan parte hartuz, eta 2010ean hautatu zuten Zuzendaritza Batzordeko kide. MMNAMeko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta idazkaria da 2015eko otsailaz geroztik eta erakundearen ordezkaria da FAMMEn

  • Juan Camarena Salvatierra

    Vocal

    MMko laguntzailea 1990az geroztik eta Zuzendaritza Batzordeko kidea gaur egun. Lanbidez, Komunikazio eta Publizitate alorretan jardun dut, erakunde estrategian eta zabalkundean espezializaturik. Egun erretiratuta nago.
     

  • Carlos Valencia Rodríguez

    Vocal

    Medikuntzan lizentziatu zen Universidad Complutensen (1982). Barne Medikuntzako espezialista (1986). Gaur egun  Giza eta Gizarte Zientzietako Doktoretza-programan dihardu Comillasko Unibertsitatean. IMSALUDeko lehen mailako arretako sendagilea da 1988az geroztik, eta eszedentzialdian dago orain.  Comillasko Unibertsitateko irakasle atxikia da, Erizaintza eta Fisioterapia Eskolan, 2001.etik. Madrilgo Medicus Mundiko Zuzendaritza Batzordeko kidea da 2003az geroztik, hainbat kargu bete dituelarik: idazkaria, diruzaina, lehendakariordea eta lehendakaria.

  • Laura Martínez Espligares

    Vocal

    Medikuntzan lizentziatu zen Zaragozan 1987an, eta pediatria espezializazioa egin zuen Zaragozako Miguel Servet Ospitale Unibertsitarioan. 20 urte baino gehiago daramatza pediatra gisa lanean bai Madrilgo bai Aragoiko erkidegoetan. Lizentziatu zenetik ezagutzen du Medicus Mundiren lana, orduan hasi zen-eta boluntario lanetan Aragoin. 2010az geroztik da Aragoiko Medicus Mundiko bazkide, izan ere, urte hartan Kamerungo Bikopeko proiektuan hartu zuen parte, bertako langileak prestatzeko joan baitzen hara.

  • Carmen Cornago Jarauta

    Vocal

    Pedagogoa, Hezkuntza Bereziko irakaslea eta arazoak dituzten haurren Arreta Goiztiarreko terapeuta. Boluntarioa da 1993az geroztik eta urtebete geroago bihurtu zen  Zuzendaritza Batzordeko kide. Garapenerako Hezkuntzan eta Sentsibilizazioan aritu da beti. Gaur egun Garapenerako Hezkuntzako aholkularia da FAMMEko Kontseilu Betearazlean. Aragoiko Medicus Mundiko lehendaria izan da  1999tik 2004ra bitarte, eta FAMMEko lehendakariorde.

  • Guillermo García-Almonacid Fernández

    Vocal

    Madrilgo Medicus Mundiko bazkidea 1998az geroztik eta elkarteko lehendakaria (2002-2004) eta  lehendakariordea (2005-2011) izan da. Informazio Zientzietan lizentziaduna izanik, banku-alorrean aritu da lanbidez. Egun erretiratuta dago eta 2005az geroztik Getafeko Udalaren Nazioarteko Lankidetzarako Kontseiluko kidea da, Medicus Mundiren ordezkari gisa.

Gehiago gara, eta hala ikusiko duzu hauek bisitatuz gero: proiektuak, kanpainak edo Hegoaldeko ordezkaritzak