Inkarri talde gipuzkoarrak irabazi du V. Gazteak Hegoaren Bila lehiaketa
Jueves,26 mayo 2016Pasa den larunbatean, maiatzak 21, ospatu zen aurtengo Gazteak Hegoaren Bila edizioko finala. Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek antolatutako Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren bosgarren ekitaldian, lehiaketaren laugarren eta azken proba Gasteizko hiriguneko kaleetan zehar egin eta gero, irabazleak aurkeztu ziren.
Inkarri taldea suertatu da irabazle 2016ko edizioan, hilabete baino gehiagoan lehian ibili eta gero. 15 egunez Perun gozatzeko aukera izango du gazte talde gipuzkoarrak; Andeetako herrialde hau ezagutu eta medicus mundi k bertan garatzen dituen garapen proiektuak ezagutzeko aukera, hain zuzen ere. Bigarren saria, Galeanos taldeak eskuratu du, bizkaitar eta arabarrek osatutako taldeak. Hauek Estatu Espainiarrean elkartasun proiektu bat ezagutzeko 2.600€ko diru-saria lortu zuen ekitaldian.
Gasteizko Artium Museoan irabazleak iragarri aurretik, hurreratu ziren taldeek lehiaketaren azken proban parte hartu zuten hiriko kaleetan; lehiaketan punturik ematen ez zuena. Gazteek osasun-arretarako sarbidearen inguruko zenbait froga gainditu behar izan zituzten pista desberdinak jarraituz amaierako gunera iristeko. medicusmundik Gazteak Hegoaren Bila-ren bostgarren edizioan parte-hartu duten talde guztiei esker ona ema nahi die, bai partaidetzarengatik bai aurkeztutako sormen lan guztiengatik. medicusmundi-tik osasun publiko eta unibertsalaren aldeko eguneroko aldarrikapenarekin ekitera animatzen zaituztegu! Eskerrik asko!