Hitzaldia: “Osasuneko langileen migrazioa: joan-etorriko bide bat”
Miércoles, 9 diciembre 2015Abenduaren 16rako, medicusmundi bizkaia elkarteak ondoko hitzaldia antolatu dugu: “Osasuneko langileen migrazioa: joan-etorriko bide bat”. Carlos Mediano medikuak eskainiko du hitzaldia; Healthworkers for all europar kanpainako estatu-arduraduna eta Nazioarteko Medicus Mundiko presidenteordea da.
Jardunaldiak, Healthworkers for all kanpainaren esparruan egingo denak, mundu luze-zabalean giza baliabideei dagokienez dagoen arazoa aztertzea du helburu eta, zehazki, Espainiako Estatuaren egoera aztertzea. Hitzaldia 19:30ean hasiko da eta Bizkaiko Medikuen Elkargoan izango da (Lersundi kalea, 9 - 6. solairua), Areilza I. Aretoan. Healthworkers4all Egoera egun bezala jarraituz gero, 1.000 milioi pertsonak ez dute inoiz izango osasuneko profesionalen baten arreta jasotzeko aukerarik. “Health workers for all and all for Health workers” proiektua (Osasuneko langileak guztiontzat eta guztia osasuneko langileentzat) europar gizarte zibilaren ekimen bat da, eta sektorea mundu luze-zabaleko gizarte guztietan iraunkor eta bateragarri izan dadin lortu nahi du. Egun, 50 herrialdetan baino gehiagotan, batez ere Afrikan eta Asiako hegoaldean, osasun langileen gabezi larria dute, nahiz eta herrialde horietan gaixotasun gehiago izan, eta profesional gehiago behar badituzte ere. Europar herrialdeetako gizarte zaharkituetan, epe luzean zaintzak behar dituzten pertsonen kopurua handiagoa da, bizitza-itxaropena luzeagoa baita. Horrek, osasuneko langileen eskaria handitzen du. Lan-merkatua globalizatuago bihurtzen den heinean, eskariaren hazkundeak migrazioa eta sektore horretako langileen mugikortasuna sustatzen du. Atzerrian osasuneko langileak kontratatzeko aukera barneko eskaria asetzeko modu bat dela ematen du, baina epe luzean, ondokoa lortzen da: diru-sarrera txikiak edo ertainak dituzten herrialdeetan eta Europan langile kualifikatu gutxiago izango dituztela. Hori dela eta, inplikatutako eragile guztiek batera egin behar dute lan, bai osasun-sistemak sendotzeko bai kalitate oneko beharreko osasun-langileak geldi daitezen lortzeko, sistema iraunkorra eta bideragarria izan dadin. “Osasuneko langileak guztiontzat eta guztia osasuneko langileentzat” programak, politikak aztertzeko erreminta egokiak garatu eta partekatu, praktikako komunitate bat sortzea eta ekintza ditu helburu. Osasuneko Mundu Erakundearen “Osasuneko Langileen Nazioarteko Kontratazioari buruzko Munduko Praktika Kodean” oinarritzen da programa. Arazoaren parte garenez, konponbidearen parte ere izan nahi dugu.