“Osasuna, eskubidea edo negozioa?" Jardunaldiaren txostenak
Jueves, 7 abril 2016Joan den otsailaren 23an “Osasuna: eskubidea edo negozioa?” jardunaldia antolatu zuten Bilboko Bizkaia Aretoan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako medicusmundi -k eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV). Topaketak euskal eragile politiko-sozialak (elkarteak, erakundeak, kolektiboak eta profesionalak) zein hiritarrak elkarrekin biltzea helburu zuen osasun-sisteman egiten ari diren pribatizazio prozesuen nahiz osasun-arreta jasotzeko dauden oztopoen eta desberdintasunaren gainean hausnartzeko...
Jardunaldian hainbat Autonomia-Erkidegoetako esperientziak aurkeztu ziren eta parte-hartu zuten adituek osasun-arreta jasotzeko dauden desberdintasunak eta pribatizazio prozesuen egoera izan zuten hizpide. Jardunaldiaren bideoak eta hitzaldiak ikusgai eta irakurgai dituzue. Topaketa hau medicusmundi -k bultzatutako OSASUN PUBLIKO ETA UNIBERTSALAREN ALDE. INEQUIDADES EN EL ACCESO A LA SALUD izeneko proiektu baten barruan dago. Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) elkarlanean garatzen ari den proiektu honetan pribatizazio prozesuak eta euskal osasun-sisteman arreta jasotzeko desberdintasun egoerak aztertzea du helburu eta osasun-sisteman arreta jasotzea publikoa, unibertsala eta kalitatekoaren aldeko konpromisoa dute beste elkarte eta erakunde batzuekin elkarrekin lan egiteko asmoz. Proiektu honi buruz informazio gehiago hemen: http://www.ehu.eus/es/web/opik