Saltar a contenido

LILATON 2016: Medicus Mundiren taldean izena emateko epea irekitzen dugu

Inkesten arabera, hamar pertsonetatik zazpik “ Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako” Hitzarmenari (TTIP*) buruz ez dutela ezer entzun. Hitzarmen honek merkataritza eta inbertsio harremanak arautzeko marko berri bat proposatzen du, gizartearentzat oso larriak izango diren ondorioekin.

Hitzarmenak oso ondorio negatiboak izango ditu hainbat esparrutan , ekologian, lan baldintzetan, ekonomian zein giza eskubideetan; eta azken finean, gutxien eta gehien dutenen arteko tartea handituko du, desberdintasunak eta giza eskubideen urraketak erabat areagotuz. Berriro hemen, emakumeen eskubideak bereziki daude jomugan**. Bere aldetik, enpresa transnazionalak biziki saiatzen ari dira, bere indar eta esfortzu guztiz, adostasunak erabateko gardentasunik gabeak izan daitezen eta debatea hortaz ez dadin gizartera iritsi. Hitzarmena negoziatzen ari da eta 2016an sinatzeko asmoa dago. Urteak daramatzagu pobrezia eragiten duten arrazoi estrukturalak salatzen, azken hauek, eliteen onurarako sortuak baitira, pertsona gehienen eskubideak zein duintasuna erabat zapuztuz. Hauxe guztia dela-eta, eta TTIP-aren guztiz kontra gaudelako, hona aurten korrika egiteko proposatzen dizugun leloa: EZ GAUDE SALGAI…..TTIP-ARI EZ!!!! Guzti honegatik, LILATON 2016 lasterketan izena ematea animatzen zaituztegu eta, bide batez, izena ematen duzuenean, “medicusmundi” ipintzea gonbidatzen dizuegu talde izen gisa. Medicusmundi gipuzkoak ezin duenez LILATON lasterketako parte hartzaileen datuak ikusi, mesedez, bidal iezaguzue e-mail bat voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera gure taldean izena eman duzuela esateko. Bestela, hurrengo telefono zenbakira dei dezakezue: 943-404740 Bukatzeko, aurreko urteetan bezala, bat egingo gaituen kamiseta bat helaraziko dizuegu. Horretarako, zuen neurria jakitea behar dugu; beraz, baliatu e-maila edo deia informazio hori emateko. Era berean, kamiseta eskura nola emango dizuegun eta lasterketa egunean taldeko argazkia egiteko noiz elkartuko garen esango dizuegu. Gogoan izan LILATONa datorren martxoaren 6an dela, eta gure taldean izena emateko azken eguna otsailaren 18a izango dela. Edozein argibide behar baduzue deitu lasai 943-404740 zenbakira! ZUEN ZAIN GAUDE! AUPA NESKAK! Gaiari buruzko informazio gehigarria nahi baduzue, jarraian zenbait esteka utzi dizkizuegu: * Zer da TTIP eta zertan eragiten dizu? https://www.youtube.com/watch?v=hU8SsEtFvds ** El TTIP contra las mujeres: http://www.pikaramagazine.com/2015/01/el-ttip-contra-las-mujeres/#comments Euskal Herrian, TTIPari EZ: http://www.ttipez.eus/es/