Gipuzkoar emakumeak 2015. Lilatoian parte hartzera animatzen ditugu amodio erromantikoaren ideiala baztertzeko
Martes,10 febrero 2015Berriki, Genero Indarkeriako Gobernu Ordezkaritzak “Genero indarkeriaren pertzepzioa nerabezaroan eta gaztaroan” izeneko txostena aurkeztu du. Ikerketaren arabera, inkestaturiko neska-mutilen herenak onargarri edo sahiestezin ikusten ditu halako jarrerak non bikotearen ordutegiak kontrola ditzakeen, edo debekatu senideak edo lagunak ikustea, edo esatea zer egin dezakeen eta zer ez.
Arrazoi nagusietako bat gaztaroan kontrol eta indarkeria matxista adierazpenak azaleratzeko, maiz halakotzat hartzen ez diren arren, amodio erromantikoaren ideiala da: “Nere bizia baino gehiago maite zaitut”; “zu gabe ez naiz ezer”; “nere bizitzako gauzarik inportanteena zara” edo “zuregatik edozer egingo nuke”. Amodio erromantikoak, nerabezaroan aurkitu eta sakonki ikasita, gogotik baldintzatuko du amodioaren ideia eta pertsona bakoitzak hartzen duen rola afektuzko harremanetan. Hori dela eta, Medicus Mundi Gipuzkoak proposatzen du aurtengo Lilatoian honako lelo honekin lasterka egitea: “Ez naiz laranja erdia; LARANJA OSOA NAIZ”. Hartara, bazterrean utzi nahi dugu ideia hori esaten duena pertsona bat ez dela osoa ez badago beste norbaitekin. 2015.eko Lilatoia datorren igandean, martxoak 1 duela, izango da, goizeko 11:00etan eta Medicus Mundi Gipuzkoa taldean izena emateko epea otsailaren 16ra artekoa da. Lasterketaz eta Medicus Mundi Gipuzkoa taldeari buruzko argibide guztiak hemen edo eta 943-404740 telefonora hots eginda.