Saltar a contenido

Gazteak Hegoaren Bila 2016: Perura bidaiaren argazki kronika

Udara honetan, Gazteak Hegoaren Bila 2016 lehiaketaren irabazleak, Inkarri taldeko 4 kide gipuzkoarrak medicusmundi Arabak eta Gipuzkoak PERUN kudeatzen ditugun proiektuak bisitatu dituzte. Hona hemen Perura bidaiaren argazki kronika:

Limara Hegaldia hartu baino lehen, Inkarri taldeko kideak irribarretsu eta  ilusioz beterik, Perura iristeko irrikaz.

Limara Hegaldia hartu baino lehen, Inkarri taldeko kideak irribarretsu eta  ilusioz beterik, Perura iristeko irrikaz.

 

 

 

 

 

San Juan de Lurigancho Limako udal barrutiko “Vayamos” Sareko gazteak ezagutzeko aukera izan genuen lehen egunetan, Flora Tristan elkartearen eskutik. Talde honek nerabeen Sexu eta Ugalketa Eskubideen defentsan eragin lan bikaina egiten du bai arlo politikoan zein sarearen barruan, eztabaidak, lan bilerak, bideo-furumak, etab. antolatuz. Limako zonalde honetan segurtasun gabeziak eta biolentzia ta bortxaketa tasa haltuak pairatzen dituzte. Zentzu horretan, egiten duten prebentzio eta hezkuntza lana ezinbestekoa da.

CENDIPP (Centro de Investigación y Promoción Popular) elkartearekin Ate eta Huaycan-eko udal barrutiak ezagutu genituen eta bazterkeria eta pobrezia egoera larria jasaten duten Limako ekialdeko beste zonaldea. Bertako emakumeekin antolatzen diren ehungintza eta piñatería lantegiak ezagutu genituen eta baita Huyacaneko Emakumeen etxea ere. Bertara emakumeak berain seme-alabekin joateko aukera dute eta orokorrean haiek burutu behar dituzten zaintza lanak, lanbide ezberdinen ikasketekin batera egiteko aukera ematen die. Horrek diru iturri bat eta autonomia ekonomikoa lortzeko aukerak ugaritzen dizkie.

Inkarri-ko kideek dokumental bat grabatu zuten bidaian zehar eta gaur egun edizio lanetan dabiltza. Irudian, Victoria Villanueva Manuela Ramos elkartearen fundatzailetako bat, gaur egun elkartearen zuzendaria duena.

Limatik Amazonia erdialdeko Ucayali departamendurarte egin genuen bidai luzaea autobusean, oso bestelako errealitatea duen amazoniako Peru ezagutzeko: bertan nerabe eta gazte talde askorekin elkartu ginen eta Sexu eta Ugalketa Eskubideen inguruko gogoetak egin genituen: orokorrean nerabe peruarrak, eta bereziki oihan aldekoak eta neskak, haurdunaldi, gaixotasun sexual ezberdinak eta biolentziaren aurrean babesik gabe bizi ohi dira.  

Ceylan (Masisea-Ucayali) komunitate indigenean Nerabe Indigenaren egunaren ospakizunetan bi neskatxa hauek berdintasunaren aldeko kartel honekin azaldu ziren.  

Eta Peruko oihanetik, iparraldeko Cajamarca departamendura egin genuen salto. Ura eta saneamendua eskuragarri egiteko SER (Asociación Servicios Educativos Rurales) elkarteak bertan kudeatzen dituzten proiektuak ezagutu genituen eta hango biztanleriaren bizi baldintza gogorrak ere.

Argazkian Inkarri taldeko kideak, SER-eko lankideak eta proiektuaren onuradunak.

Hatun Warmi (Mujeres Protagonistas del Desarrollo), bakarrik emakume gaztez osatuta dagoen Ayacucho departamenduko lehen elkarte feminista da. Elkarte honetako kideei beraien familiek eta lagunek zalantzan jartzen diete egiten duten lana eta mutilek osatutako beste elkarteetatik erasoak pairatu dituzte.

Huamanga-ko (Ayacucho) eskola bateko zuzendari eta zuzendariordearekin bileran. Guztizko Sexu Hezkuntza programa aurkeztu ziguten, Manuela Ramos elkartearen laguntzarekin burutzen ari direna.

Bidai guztia “Ni una menos” martxa nazionalaren ospakizunaren prestaketekin egon zen baldintzatua. Ezagutu genituen elkarte feminista guztiak martxa honen antolakuntzan ari ziren buru belarri lanean eta Inkarri taldeko kideek azkenik Cuzco hiriko martxan parte hartzeko aukera izan zuten. Martxa arrakastatsu honi esker lehen aldiz Perun emakumen kontrako indarkeria agenda publikoa eta politikoan egon zen.

Galeanos Taldeak Marruecos-en ezagutu du lankidetza ekimena

Beste alde batetik, bigarren saria jasotako Galeanos taldeko  Marruecos-era bidaiatzeko aukera izan dute. Bertan Taroudant probintziako Tabia izeneko landa-komunitate bateko eskola eta osasun zentroaren mantentze lanetan lagundu dute, Marokoko CSM (Chantiers Sociaux Marocains) erakundearen eskutik.

Mantentze lanez aparte, kanpamenduan bertako pertsonak ezagutu eta elkarbizitzarako aukera izan zuten, eta baita herriko jendea eta ohiturak ezagutzeko ere.