Saltar a contenido

Egin aurre fundamentalismoei

Adur Larreak marraztutako 'Egin aurre fundamentalismoei' komikia aurkezten dugu, emakumeen eskubideen egoerari buruz hausnarketa egiten duenak 

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna helburu bat baino ez da mundu mailan, ez da errealitatea. Desberdintasunak sortzen dituzten harreman asimetrikoei eta emakumeen eskubide ekonomiko, sozial eta politikoen urratzeari aurre egin behar dien mundu desorekatu eta bidegabekoan bizi gara. Gure inguruan diskriminazioak bertan jarraitzen du, muturrekoa (indarkeria pairatzen duten emakumeak esaterako), edo egunero esparru guztietan gertatzen direnak, ia hautemangarriak izan ez arren.


Medicusmundi Arabak fundamentalismoen askotariko agerpenak kontuan hartzen ditu: fundamentalismo kulturalak, erlijiosoak, poltikoak zein estetikoak. Fundamentalismoek pentsaera bakarra defendatzen dute gizartearentzat, eta giza eskubideen urraketa dakarte, emakumeen giza eskubideen urraketa bereziki. Fundamentalismoek, gure gizartean, emakumeen eta gizonen arteko desoreka mantentzen eta iraunarazten dute.


Azken finean, kontzientzia kritikoa sustatzeko eta berdintasuna lortzeko landu behar den alderdi anitzeko arazo korapilatsua da. Komikia ‘Emakumeen aurkako fundamentalismoei aurre egiten’ proiektuaren barne dago, Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntza du eta emakumeei egotzitako rol eta esterotipo matxistekin bukatu nahi du kontzientzia kritikoa sustatuz.