Donostiako Orfeoiak Medicus Mundi Gipuzkoaren 40. urteurrenean abestuko du
Osteguna, 6 azaroa 2014
2014 urtean Medicus Mundi Gipuzkoa bere 40 urteko ibilbidea ospatzen ari da pobreziaren aurkako eta pertsona guztientzako Osasun Eskubidearen aldeko borrokan. Horregatik kontzertu desberdinak antolatzen ari da probintziaren barruan bere ibilbidean egin dituen lau hamarkada horiek bere bazkideekin eta Gipuzkoako gainerako herritarrekin partekatzeko. Ostiral honetan, azaroaren 7an, Donostiako Orfeoia izango da Donostiako ospakizuna eskuzabaltasun osoz girotuko duena, ekitaldia 20:00etan izango da Santa Maria Basilikan.
Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte, eta bertaratzen diren lagunek Gipuzkoako GGKE honen lana gertuagotik ezagutu ahal izango dute, horrez gain abesbatzak ekitaldi honetarako Aita Madina, Rossini, Mozart, Brahams, Bach, Casals, Berlioz, Andrew Lloyd Webber eta Mendelssohn-en lanekin prestatu duen sakro-errepertorioarekin gozatzeko aukera izango duzu, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean eta Gerardo Rifón organoan duela.