
Sexualitateari buruzko balioetan dagoen heziketa ezaren ohartarazpena egin du medicusmundi-k
Ostirala, 4 iraila 2015
Sexu Osasunaren Mundu Egunaren irailaren 4ko testuinguruan, medicusmundi-k gogoeta bat egin nahi izan dugu Osakidetzak gai horretan eskaintzen duen kalitateari eta dituen erronkei buruz eta hainbat zerbitzu pribatizatzeko egin daitezkeen mugimenduetan jarri behar den arretari buruz. Inmaculada Vila, erakundean bolondresa dena, ginekologo lanetan ari da aspalditik Osakidetzan, eta onartu du sexu osasunaren eta ugalketaren alorrean Osakidetzak duen zerbitzu-eskaintza “nahiko zabala” dela. Nolanahi ere, eta gazteenentzat gaur egun eskuragarri dagoen informazioa izan arren, onartzen du gainditu gabeko irakasgaia sexu heziketa dela.