Nazioarteko Medicus Mundi
Osasun-arloko nazioarteko lankidetzan diharduten hainbat antolakunderen sarea: Nazioarteko medicusmundi – Health for All.
Sareak osasuna eta osasun-laguntza izateko aukera oinarrizko giza eskubidetzat sustatzen du («Osasuna guztiontzat»), eta ildo horretan aurrera eramaten dituzten ahalegin guztietan laguntzen die kideei. Health for All mundu-mugimenduko kide gisa, Nazioarteko medicusmundik badihardu lankidetzan Osasunaren Mundu Erakundearekin, nazioarteko osasunaren arloan ikertzen duten hainbat erakunderekin, oinarriko mugimenduekin, eta mundu-mailako, eskualdeko eta gai jakinen inguruko eragile eta sare askorekin.
Nazioarteko medicusmundiko kideen ikuspegia honela zehazturik dago:
- Osasun-estaldura unibertsala sustatzea.
- Osasun-sistema publikoak sendotzea.
- Determinatzaile sozialak eta ebidentzian oinarrituriko osasun-praktikak barne hartzen dituzten osasun-politikak aldeztea.
- Osasunaren aldeko mundu-gobernantza aldarrikatzea.
Argibide guztiak hemen: www.medicusmundi.org