Gobernu-Organoak
Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioaren ordezkaritza- eta gobernu-organoak Batzar Nagusia eta Kontseilu Betearazlea dira.
Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioaren ordezkaritza- eta gobernu-organoak Batzar Nagusia eta Kontseilu Betearazlea dira.
Batzar Nagusia bilduko da legaren edo estatutuen arabera haren eskumenekoak diren gaiak aztertzeko eta haien inguruan erabakiak hartzeko, eta erabaki horiek lotesleak izango dira Espainiako medicusmundi Elkarteen Federazioko (FAMME) kide guztientzat. Batzarraren ahalmenak FAMMEren estatutuetan jasoko dira.
Kontseilu Betearazlea Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioaren interesak kudeatu eta ordezkatzeko eginkizuna duen gobernu-organoa da, Batzar Nagusiaren erabaki eta gidalerroen arabera, eta 1/2002 Lege Organikoan ezarritakoari jarraituz.
Idazkaritza Teknikoa federazioaren egitura bat da, giza baliabidez zein baliabide materialez osaturikoa, Batzar Nagusiaren eta Kontseilu Betearazlearen erabakiak gauzatzeko zein barne-koordinazioko eta kudeaketako eginkizunak aurrera eramateko helburua duena.