Aplikatzen zaigun araudia
Erakunde independentea gara, botere publikoetatik zein beste edozein erakunde edo interes-talde ekonomiko, politiko edo erlijiosotatik.
Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioa onura publikokotzat deklaratutako elkarte bat da, eta, bere forma juridikoagatik, Elkarte Zuzenbideari buruzko Lege Organikoari loturik dago, bere barne-araudiari loturik egoteaz gain. Horrez gain, aplikatu behar zaizkio haren ekonomia-jarduerei dagozkien zergen, merkataritzaren eta kontrolaren alorreko lege eta arau guztiak, bai eta berari esleitutako kontratu eta diru-laguntza publikoei dagozkien lege eta arauak ere.
AECIDen diru-laguntzetarako araudia
GGKEen diru-laguntzei aplikatzen zaien araudia konplexua da. Jakina, diru-laguntza publikoetarako araudi orokorra aplikatzen da, bai eta AECIDek berak taxututako berariazko arau-esparru bat ere, GGKEen garapenerako nazioarteko lankidetzako proiektu eta hitzarmenetarako; esparru hori, hain zuzen, halako diru-laguntzetarako oinarri-aginduek eratzen dute.
Hona hemen nabarmendu beharrekoak AECIDek finantzaturiko GGKEen hitzarmen eta proiektuei aplikatzen zaien araudian (2012ko deialdietatik aurrera):
- AECIDen Esparru Orokorra lankidetzako proiektu, hitzarmen eta jardueretarako - 2909/2011 Oinarri Agindua.
- Lankidetzako proiektu, hitzarmen eta jardueren jarraipenerako berariazko araudia. 2011ko urriaren 31ko Ebazpena.
- Araudia aplikatzeko gida bateratua. Baliozkoa deialdi guztietarako.
- Aplikatzen den beste arau bat da Garapenerako nazioarteko lankidetzarako diru-laguntzen gastuak agiri digitalizatuak aurkeztuz justifikatzeari buruzko 2012ko irailaren 19ko Ebazpena delakoa, gastuen egiaztagiriak euskarri digitalean edukitzea aukeratzen duten GGKEei bakarrik aplikatzekoa.
- Araudiak eskatzen dituen izapide batzuetarako (kanpoko kontu-ikuskapenak eta ebaluazioak kontratatzea) agentziak badauzka txostenak osatzeko gidak eta ereduak, besteak beste.
Espainiako medicusmundi Elkarteen Federazioa, legez eraturiko GGKEa den aldetik, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzari buruzko 23/1998 Legean ezarritakoaren arabera, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribaturik dago. Espainiako Agentziaren GGKEen Erregistroan inskribaturiko GGKEen zerrenda da, Espainiako Agentziaren GGKEen Erregistroa arautzen duen araudiaren arabera: martxoaren 23ko 193/2015 Errege Dekretua.
Gainera, AECIDek kalifikatu egin du, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziak egindako azterketa bat gainditu duelako, esperientziaren, finantza-kaudimenaren, gardentasunaren edo giza baliabideen inguruko, besteak beste, 70 irizpide kualitatibo eta kuantitatibo baino gehiago balioztatu eta gero.
Kalifikazio hori lorturik, Espainiako medicusmundi Elkarteen Federazioak iraupen luzeagoko eta funts-bolumen handiagoko laguntzak har ditzake, lankidetza-hitzarmenak, hain zuzen. Halakoak esku-hartze estrategikoak izaten dira AECIDen zein GGKEaren ikuspegitik, eta haien diru-hornidura milioi bat eurotik gorakoa izaten da, eta iraupena, zenbait urtetakoa. Diseinua, plangintza eta ebaluazioa bi alderdiek negoziatzen dute elkarrekin.
GGKE kalifikatuaren figura arautzen duen araua 2013ko irailaren 17ko Ebazpena da, GGKE kalifikatuaren izaera eskuratu, berrikusi eta ezeztatzeari buruzkoa.
Erakundeak kooperanteak dituenez (garapen-bideko herrialdeetan lan egiten duten profesional kontratudunak), bai garapen-arloan, bai laguntza humanitarioan, Kooperantearen Estatutuari eta haren garapen-araudiari loturik dago.
Autonomia-erkidegoen diru-laguntzetarako araudia
medicusmundi Federazioa elkartez osaturik dago, eta elkarteok hainbat autonomia-erkidegotan dute egoitza soziala; hala, bada, elkarte horiei ondorengo araudia ere aplikatzen zaie.
medicusmundi Nafarroa-Aragoi-Madril
- 1910-11 Agindua. GGKEentzako diru-laguntzak arautzeko oinarriak.
- 134-11 Agindua. Lankidetzarako diru-laguntzak justifikatzeko arauak.
- 4074-10 Agindua, GGKEak laguntza humanitariorako eta larrialdi-laguntzarako kalifikatzeko prozedura.
- 2-95 Legea. Madrilgo Lankidetzari buruzko Legea.
- 1-15 Legea. Boluntariotzari buruzko Legea.
- 1732-15 Agindua. Boluntariotza-proiektuetarako diru-laguntzen 2015eko oinarriak.
- 5/2001 Foru Legea, martxoaren 9koa, Garapenaren aldeko lankidetzari buruzkoa.
- 2/1998 Foru Legea, martxoaren 27koa, Boluntario-lanari buruzkoa.
- 306/2014 Foru Agindua, maiatzaren 13koa, Gizarte Politiketako Kontseilariak emana, Ekintza Boluntarioko Entitateen Errolda arautzen duena.
- 10/1996 Foru Legea, uztailaren 2koa, Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea arautzen duena.
- 18/2013 Foru Legea, maiatzaren 29koa, Konpromiso sozialeko proiektuei aplikatzekoak zaizkien pizgarri fiskalak arautzen dituena.
- 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa.
- 59/2013 Foru Dekretua, irailaren 11koa, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituena.
- 10/2000 Legea, abenduaren 27koa, Garapenerako Lankidetzari buruzkoa.
- 8/2015 Legea, martxoaren 25ekoa, Jarduera Publikoaren Gardentasunari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Aragoiko Legea.
- 5/2015 Legea, martxoaren 25ekoa, Diru-laguntzei buruzko Aragoiko Legea.
medicusmundi Extremadura
- 1/2008 Legea, maiatzaren 22koa, Entitate Publikoak sortzeari buruzko Extremadurako Juntaren Legea.
- 1/2003 Legea, otsailaren 27koa, Garapenerako Lankidetzari buruzkoa.
- 36/2005 Dekretua, otsailaren 9koa, Extremadurako Autonomia Erkidegoko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroa arautzen duena.
medicusmundi Asturias
- 71/92 Dekretua, urriaren 29koa, diru-laguntzak emateko araubide orokorra arautzen duena.
- 4/2006 Legea, maiatzaren 5ekoa, Garapenerako Lankidetzari buruzkoa.
- Asturiasko Printzerriko 10/2001 Legea, azaroaren 12koa, Boluntariotzari buruzkoa.
medicusmundi Valentziako Erkidegoa – Alacant
- 6/2007 Legea, otsailaren 9koa, Generalitatearena, Valentziako Erkidegoko Garapenerako Lankidetzari buruzkoa.
- 135/2010 Dekretua, irailaren 10ekoa, Consellarena, garapenerako nazioarteko lankidetzarako laguntzak emateko oinarriak onartzen dituena.
Aplikatzen zaigun bestelako araudia
Halaber, aplikatu behar zaizkio haren ekonomia-jarduerei dagozkien zergen, merkataritzaren eta kontrolaren alorreko lege eta arau guztiak, berari esleitutako kontratu eta diru-laguntza publikoei dagozkien lege eta arauez gain.
- 37/1992 Legea, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa.
- 1740/2003 Errege Dekretua, abenduaren 19koa, onura publikoko elkarteei dagozkien prozedurei buruzkoa.
- 28/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorra.
- 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duena.
- 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa.
- 1885eko abuztuaren 22ko Errege Dekretua, Merkataritzako Kodea argitaratzekoa.
- 1270/2003 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien araubide fiskala aplikatzekoa.
- 49/2002 Legea, abenduaren 23koa, irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien araubide fiskalari buruzkoa, eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legeko bosgarren azken xedapenak irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien araubide fiskalari buruzko 49/2002 Legeko 19. eta 20. artikuluetan eta bosgarren xedapen iragankorrean eginiko aldaketak.
- 27/2014 Legea, azaroaren 27koa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa.
- 634/2015 Errege Dekretua, uztailaren 10ekoa, Sozietateen gaineko Zergaren Arautegia onartzen duena.
- 35/2006 Legea, azaroaren 28koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa eta sozietateen gaineko zergari, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari, eta ondarearen gaineko zergari buruzko legeak zati batean aldatzekoa.
- 1491/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Kontabilitate Plan Orokorra irabazi-asmorik erakundeetarako egokitzeko arauak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen jarduera-planaren eredua onartzekoa.
- 1515/2007 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, enpresa txiki eta ertainen Kontabilitate Plan Orokorra eta mikroenpresentzako berariazko kontabilitate-irizpideak onartzekoa.
- 1491/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Kontabilitate Plan Orokorra irabazi-asmorik erakundeetarako egokitzeko arauak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen jarduera-planaren eredua onartzekoa.
- Kontabilitate eta Kontu-ikuskaritzako Institutuaren 2013ko martxoaren 26ko Ebazpena Irabazi-asmorik gabeko erakunde txiki eta ertainen Kontabilitate Plana onartzekoa.
- Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Kontseiluaren 2003ko azaroaren 20ko Erabakia, aldi baterako inbertsioak egiteko irabazi-asmorik gabeko erakundeen Jokabide Kodea onartzekoa, Finantza Sistema Erreformatzeko Neurriei buruzko azaroaren 22ko 44/2002 Legeko hirugarren xedapen gehigarria betez.
- 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa,Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.
- 994/1999 Errege Dekretua, ekainaren 11koa, datu pertsonalak dauzkaten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko erregelamendua onartzen duena.
- 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Dekretua garatzeko erregelamendua onartzen duena.
- 10/2010 Legea, apirilaren 28koa, kapitalak zuritzea eta terrorismoa finantzatzea prebenitzeari buruzkoa, eta lege horren erregelamendua onartzeko maiatzaren 5eko 304/2014 Errege Dekretua.
- 19/2013 Legea, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.
- 7/2012 Legea, urriaren 29koa, iruzurraren kontrako prebentzio-ekintzak eta iruzurraren kontra borrokatzeko ekintzak areagotzearren tributuen eta aurrekontuen gaineko araudia aldatu eta finantza-araudia egokitzekoa.
1558/2012 Errege Dekretua, azaroaren 15ekoa, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren garapen-arauak elkarren laguntzaren arloko EBko eta nazioarteko araudira egokitu, atzerrian kokaturiko ondasun eta eskubideez informatzeko betebeharrak ezarri, eta azaroaren 3ko 1794/2008 Errege Dekretuaren bidez onarturiko zuzeneko zergapetzearen arloko adiskidetasunezko prozedurei buruzko erregelamendua aldatzekoa