Gazteak Hegoaren Bila Lehiaketaren izena emateko epea, zabalik
Martes, 1 marzo 2016
Bosgarren aldiz, Euskadiko medicusmundi-ko hiru elkarteek dei egiten diete bertako gazteei
Gazteak Hegoaren bila lehiaketan parte hartzera. Lehiaketaren ekitaldi honetan, helburua da gogoeta kritikoa eragitea, egin beharko diren proben bidez, desparekotasun eta bidegabekeria sozialen inguruan, eta herrialde txirotuetako errealitatea nahiz zenbait arazo global –hala nola osasun-zerbitzuak erabiltzeko aukera– hobeki ezagutaraztea.