Nola lan egiten dugun
Gogoeta, azterketa, esperientzia-trukea, eta Iparraldean zein Hegoaldean estrategiak, sentsibilizazio-kanpainak eta salaketa-kanpainak aurrera eramatea dira gure gakoak.
Horretarako, oinarri sozial sendo eta zabala behar dugu, gure xedean lagun diezagun eta bestelako gizartea eraikitzea susta dezan, eta horrek epe luzean, elkarri lagun-egitean, horizontaltasunean eta elkarrekikotasunean oinarrituriko lankidetza-harremanak behar ditu. Horrenbestez:
- Garapenerako esku-hartzeak giza eskubideen sustapenean eta toki-mailako gaitasunetan oinarritzen dira.
- Lankidetzako jarduerek tartean diren pertsona eta komunitate guztiek parte har dezaten bultzatzen dute, tokiko estrategiak eta ekimenak abiapuntu.
- Esku-hartzeak lankidetzan kide ditugun komunitateen baldintzetara egokitzen dira, aukerak komunitate bakoitzaren beharrizanen arabera hartuz, beharrizan sanitarioak zein bestelakoak izan.
- Herritartasun globalerako hezkuntzako programetan lan egiten dugu, kontzientzia kritikoak sortzeko eta pertsona bakoitza arduratsu eta aktibo bihurtze aldera, gizarte berria eraikitzeko helburuz, bai Iparraldean, bai Hegoaldean.
- Elkarrizketan dihardugu eta lankidetza- eta osasun-politiketan eragiten dugu, erakunde gisa definitzen gaituzten printzipioei eutsirik.
- Jardueretan, oro har, genero-ikuspegia txertatzen dugu.
- Beste GKE eta garapen-eragile batzuekin lankidetzan aritzen eta koordinatzen gara, bakoitzak autonomiaz eta parte-hartze arduratsuz jokatuta.
- Kontu ematen dugu eta erabateko gardentasuna dugu gure esku-hartzeen inguruan.
- Betiere ahalik eta eragimenik handiena bilatzen dugu, eraginkortasuna inola ere mugatu gabe.