
Kairo+20ren ekintza programa berrikusten dugu
Viernes,23 enero 2015
2014an 20 urte bete dira Nazioarteko Populazio eta Garapen Konferentziaren (NPGK) Ekintza Programa onartu zenetik, eta berraztertze prozesu bati ekin zaio erabakitako helburuen betetze maila jakiteko. Kairoko Ekintza Programaren inplementazioa berraztertzea aukera politikoa da aliantza estrategikoak eratu edo sendotzeko agenda harekin konprometituriko eragileekin: aliantzak estatuko aldeen artean, nazioarteko lankidetzaren eta gizarte zibil antolatuaren artean.