
Ura zaintzea zure esku dago
Asteartea,21 martxoa 2017
Bazenekien galtza bakero batzuk ekoizteko, batez beste, 8.000-10.000 litro ur behar direla? Edo, txahal-txuleta goxo bat jan ahal izateko, guztira 7.000 litro erabiltzen direla?
Bazenuen ideiarik 5 minutuko dutxa batean ur gehiago gastatzen dugula, Afrikako edozein hiritako auzo pobre bateko pertsona batek egun osoan kontsumitzen duena baino? Eta Nairobin pertsona batek 10 aldiz gehiago ordaintzen duela uraren truke, New Yorkeko auzo aberats bateko biztanle batek baino?