medicusmundi gara
Osasunerako eskubide unibertsala da medicusmundiren ametsa. Hura egia bihurtzeko, erronka eskerga batzuei egin behar zaie aurre, gero eta konplexuagoa eta ezegonkorragoa den mundu batean.
Nahiz eta azken urteetan aurrerapen zientifiko eta teknologikoek pertsonen osasuna hobetzen jarraitzea ahalbidetu duten, gabeziak itzelak dira oraindik, eta desparekotasunak areagotzean osasun-arrakala handitu egin da herrialde garatuenen eta pobreenen artean. Bai eta pertsona aberatsen eta pobreen artean ere herrialde bakoitzaren barruan.
medicusmundin osasunerako eskubidea mundu guztian egia izan dadin lan egiten dugu, eta horretarako baliatzen dugun garapenerako lankidetzak arazoen kausetan, gizarte zibilaren ahalduntzean eta eragin politikoan jartzen du arreta.
Zerk funtzionatzen duen ongi dakigu-eta, osasun-sistema publiko eta unibertsalak aldezten ditugu, lehen mailako arretaren printzipioetan oinarriturikoak.
Halaber, herritartasun global bat eraikitzen jarraitzeko konpromisoa dugu, dituzten eskubideak, osasunerako eskubidea, bereziki, erabiltzearen inguruan konprometituta, informatuta eta prestatuta dauden herritarrena.
Horretarako, herritarrek parte hartzeko espazioak sortzen ditugu, lagungarriak izan daitezen eraldaketa sozialean, botere publikoen zein gizartearen aurrean maila handiagoko elkarrizketa, jarraipena, eragina eta salaketa bultzatuta, giza eskubideak, aberastasunaren birbanaketa, eta aukera-berdintasuna sustatzeko helburuz.
Laburbilduz, harreman-sistema bidezkoagoa lortu nahi dugu.